Bizitzan benetan zer den garrantzitsua ikasi zuen duke gazte bati buruzko ipuin hau, konkista nahiz maitemina jorratzen dituena, Ljouwert hiriko egonaldian sortu zuen Helena Fošnjar esloveniarrak. Izan ere, 2018ko udan, idazleak orduak eman baitzituen, banku batean eserita, Blokhuispoort dotoreari begira.
Helena Fošnjar
2019-07-09 13:42
"Roger Casement-en paradoxa" saiakera Aleksandar Mishevski mazedoniarrak idatzi zuen, Irlandan, 2017ko udazkenean. Herrialde menderatuen aldeko borrokalariei eskainita dago; baita mundu zabaleko jende zintzoari ere. Egileak bi hamarkadetako aktibismoa izan zuen inspirazio iturri.
Aleksandar Mishevski
2019-06-28 11:00
Vladimir Kopicl poeta serbiarrak Bitkoan bilduma sortu zuen, Mazedoniako Bitola hirian, 2017ko udan, Other Words proiektuaren baitan egindako sorkuntza egonaldian.
Vladimir Kopicl
2019-06-27 18:48
Gregor Lozar esloveniarrak Irlandan egin zuen Other Words sorkuntza egonaldia. Bertan ondutako lanaren bi adibide ditugu "Hilaren hamabia" (Dvanajsti) narrazio laburra eta "Eskalea" (Berač) poema.
Gregor Lozar
2019-06-13 09:56
Aifric Mac Aodha irlandarrak Frisiako Ljouwert hiriburuan idatzi zuen It Fryske Hynder poema luzea, 2018ko udan egin zuen Other Words egonaldian. Ekaitz Goienetxea Cerecedak ekarri du euskarara.
Aifric Mac Aodha
2019-06-06 11:45