en fy eu mk sl ga

Ekaitz
Goienetxea

Maribor

Viktor
Jakimovski

Donostia

Bart
Kingma

Donostia

Yoseba
Peña

Dublin

Gerard
De Jong

Donostia

Beatriz
Chivite

Maribor

Colm
Ó Ceallacháin

Donostia

Eneko
Aizpurua

Ljouwert

Ekaitz Goienetxea

Born in Biarritz (Labourd), Ekaitz Goienetxea moved to Bermeo (Bizkaia) at the age of five. As a result, he has experienced life on both sides of the Basque Country and acquired a rich language background. He has worked as a creative copywriter in areas of Communication such as journalism, publicity and literature.

A visitor to this young author's home would find themself in a world where words (written in all types of surfaces) have a major presence, where bits of paper lay scattered all around.

His literary production to date consists mainly of fanzine articles, poetry collections, travel writings and short stories. The latter is the area he feels most comfortable in, and also the one that has helped him become a successful writer, particularly since he was awarded the 'Gabriel Aresti' prize in 2014.

It is Ekaitz's wish to create new short stories during his stay in Maribor in the spring of 2016. He intends to seize the opportunity provided by the Beste hitzak–Other Words programme to 'revisit' a number of materials that he has brought back from his many travels over the last few years: notebooks, memories, reflections on the people and languages he came across along the way…

We, on our part, are determined to enjoy his creation process through his posts on the Other Words blog.


Viktor Jakimovski

Viktor Jakimovski (1994) Kazetaritza ikaslea da Skopje hiriko Zuzenbide Fakultatean. 

"Lesnovski zvona" saria eskuratu zuen, idazle gazteen lehen liburu onenari ematen zaiona. Jakimovskiren poema-bildumak "Nirekin, nire baitan" du izena, eta bertako poemak Mazedoniar aldizkari ugaritan argitaratu ziren.

"Strumica Open Fest" jaialdiko sari nagusia ere jaso zuen Viktorrek, 21 urtetik beherako idazleen kategorian. "Zerua" lanak merezi izan zuen aipatutako saria.

Egun, Mazedoniar idazle gazteen atala gidatzen du "AKT" izeneko literatur eta kultur aldizkarian.

Bart Kingma

Bart Kingmak (Wommels, 1970) kazetaritza ikasketak egin zituen Zwollen. Drenthe, Overijssel, Flevoland eta Gelderland eskualdeetako zenbait aldizkaritan jardun ondoren, telebistan hasi zen lanean, kazetari gisa lehenik, zuzendari lanetan gero; baita gidoiak idazten ere.

2000. urtean, frisiar telebistarentzat (Omrop Fryslân Television) saioa hezitzaileak sortzen hasi zen, 4tik 18ra urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduak: It Lân fan Efke (Efkeren lurraldea), Studio F, Tsjek, 11&30, I.K., De Utflecht, De Koers, etab.

2008an, Leonard Cohen-en omenezko De Partizan CD/DVDrako itzulpenak egin zituen Bart-ek. 2009an, berriz, Prachtige Ferliezers (Galtzaile ederrak) antzezlan musikatua idatzi zuen.

2010ean lehen eleberria argitaratu zuen, Griene Simmer (Uda berdea) izenekoa. Bertan, pertsonaiaren erru-sentipena deskribatu zuen, bizitzan zehar egin gabe utzitakoek eragiten ziotena.

2013an, Swart Langstme (Desio beltza) musikala idatzi eta zuzendu zuen. Lan horrek Mary Trintignant aktorearen erailketa du gai nagusi; benetako gertakari batean dago oinarrituta, alegia.

2015ean, De deikoersen fan Remco (Remco-ren egunerokoak) liburua argitaratu zuen, eta Inez Timmerren Op alle Fronten (Fronte orotan) ikuskizuna zuzendu zuen, gerra garaian arrakasta handia izan zuen "Lili Marlen" kantuaren protagonistari buruzkoa.

De Moanne kultur aldizkarian eta Bureau De Vries irratsaioan zutabeak elikatzen ditu Bart-ek, eta De Bûten Post webgune satirikoa gidatzen du. Azken urteotan, Rie herriko MidSimmerJûn jaialdia antolatzeaz gain, musika talde zein bakarlarientzat (Vangrail, Gurbe Douwstra eta Gerbrich van Dekken) hitzak sortu ditu.


Yoseba Peña

Yoseba Peña Sodupen (Bizkaian) jaio zen 1977an, baina gaur egun Zarautzen errotuta dago. 

Helduen narratiban, Hodeien Adorea nobela argitaratu du (Susa, 2012). 2010ean Idazle Eskolako beka irabazi zuen Uberak uretan poesia-lanarekin, eta 2011n, Zumaiako "Julene Azpeitia" saria, Pantera elurretan bezala ipuinarekin. Antzerkigintzan, Emalegez obra koidatzi du (estreinaldia Beasainen izango da, 2016ko urriaren 14an), eta gai-jartzaile lanetan jardun ohi du "Motxian" Zarauzko bertso-eskolan. 

Haur- eta gazte-literaturan, berriz, Kilimanjaroko diamantea (Ibaizabal, 2014), Baloiak arboletan (Ibaizabal, 2016) eta Xirei (Ibaizabal, 2016) argitaratu ditu, eta laster, Oximoron distopia kaleratuko du Gaumin argitaletxearekin. “Literaturia” jaialdiko antzolatzaile-taldeko kidea da 2014az geroztik.

Informatikan doktorea eta antropologoa, 15 urtez zientzialari ibili ondoren (Austriako, Ingalaterrako eta Euskal Herriko zenbait unibertsitatetan), 2014az geroztik bigarren hezkuntzako irakasle lanarekin uztartzen du literatur sorkuntza.

Gerard De Jong

Gerard De Jong-ek (1979) The Bildtse Post gidatu du azken hamazazpi urteotan, Dirk Gerrits aitonaren erreleboa hartu ondoren. Kazetaritzaren arloan ibilbide luzea egin du De Jong-ek.

Donostian dagoen bitartean, narrazio bat ondu nahi du bere ama hizkuntzan, Bildt izenekoan. Bildt erabilera oso urriko hizkuntza da, XVI. mendetik aurrera garatu zena. Herbeheretako nekazariek eta dikeak eraikitzen ziharduten langileek erabiltzen omen zuten Bildt hizkuntza, eta eurekin eraman zuten Frisiar lurreratara abiatu zirenean, itsasoari lurra irabaztea helburu.

Blau fan dagen, griis fan onrust (Egunen urdina, ezinegonaren grisa) izena du De Jong-ek buruan darabilkien narrazioak, eta literatur arloan egingo duen lehen lana izango da. Bildt hizkuntzaren inguruko kontzientzia hartuko du oinarri, eta hiru belaunaldik hizkuntzaren eta kulturaren arloan ezagutu dituzten aurrerapenak zein mehatxuak deskribatuko ditu, 1980ko hamarkadan abiatuta.

De Jong-en hitzetan, "Nire literatur lanaren bitartez, Bildt hizkuntzari literatur gaitasuna aitortu nahi diot, eta gaitasun hori garatzeari ekin. Argi utzi nahi dut ildo berriak urratu daitezkeela, nekazariaren goldeak nola, lur gozo eta emankorraren fruituak jasotzen jarraitzeko. Horixe da nire zeregina, eta bizitzan gidatzen nauen indarra. Donostiako literatur egonaldia aukera paregabea da, berdingabea, amets hori egia bihurtu ahal izateko."

De Jong honako galdera honi erantzuten saiatuko da, sorkuntza lanean bezala, baita Oare Wurden ataleko blogaren bitartez: "Literaturak nola lagun diezaguke Bildt bezalako hizkuntza txiki txiki bat, 6.000 hiztun besterik ez dituena (eta desagertzeko arriskuan dagoena), indartzen, bizirik mantentzen? Eman diezaiogun oinarri sendo bat, udaberri oparoa bizi dezan, eta etorkizunaren bila indartsu abia dadin."

Beatriz Chivite

Beatriz Chivite Ezkieta Iruñean sortu zen, 1991n.

2014an "Txinatar filologia eta Ekialdeko artearen historia" gradua Londreseko unibertsitatean eskuratu ondoren, literatur masterra eta kultur ikasketak egin zituen Hong Kong unibertsitatean. Graduondoko ikasleen espediente onenari ematen zaion Esther MK Cheung saria eskuratu zuen gainera.

Literatur sorkuntzaren arloan zenbait sari irabazi ditu, hala nola "Blas de Otero saria" (2016an), "Nafarroako gobernuaren gazte saria 2016" eta "Lauaxeta saria".

Chiviteren argitalpen nagusiak honako hauek dira:

"Pekineko Kea", Pamiela, 2017.

“4 olerki”, Diversos, Planeta Clandestino, 2017.

"Metro" (gaztelaniara itzulita) Papeles Mínimos, 2015.

"Metro", Arabako Foru Aldundia, 2014.

Beatrizek euskara, gaztelania, ingelesa, italiera, txinera mandarina eta frantsesa menderatzen ditu.

Hamasei urte zituela, Iruñea utzi eta Duinora joan zen, beka bati esker nazioarteko batxilergoa egitera. Duino, Esloveniaren mugan dagoen italiar herri txiki bat da, Triestetik hamar kilometrora.

"Lagunekin italieraz eta ingelesez hitz egiten nuen; eta gurasoekin telefonoz mintzatzerakoan, gaztelaniaz; horregatik hasi nintzen han, Italia eta Esloveniaren arteko mugan, euskaraz idazten, nire barneko ahots poetikoa entzuteko, euskara nire baitan bizirik mantentzeko eta atzerrian nire euskal sustraiak urtzeko."

Batxilergo garaiak eman zituen inguruetara itzultzear da Beatriz Chivite. Oraingoan, mugan bizi den jendearen bizipenak hartuko ditu oinarri bere sorkuntza lanerako. Ondo bidean, poema-bilduma bat izango da zortzi asteko lan horren emaitza.

Colm Ó Ceallacháin

Colm Ó Ceallacháin idazle irlandarrak ipuinak argitaratu ditu Comhar, Feasta, Southword eta Gorse literatur aldizkarietan. Horietako batzuk sariak jaso zituzten irlandar hizkuntzaren inguruko jaialdi handienean, Oireachtas na Gaeilge izenekoan, 2010, 2012 eta 2015 urteetan.

Ó Ceallacháin-en lehen ipuin-bilduma, I dTír Mhilis na mBeo (Bizidunen lur gozoan), Cois Life-n argitaratu zen, 2017an. Arrakasta handi izan zuen, besteak beste ipuinek ageri duten irudimena, errealismoa eta freskotasuna direla-eta.

Fikziozkoak ez diren idazlanak ere sortu ditu Ó Ceallacháin-ek; horietako bat, 2013an argitaratu zuen "bidaia-egunerokoa", Irlanda igerian gurutzatu zuenekoa deskribatzen duena.

2017ko irailean, Pragako Charles University-n, Ar an Imeall i Lár an Domhain (Periferian, munduaren erdigunean) biltzarrean hizlari jardun zuen. Bertan, hemezortzigarren mendeko literatura izan zuen mintzagai.

Gazteekin lan egiten du Colm-ek; eta, arlo horretako aditu gisa, zenbait egonaldi burutu ditu Londresen, Hego Afrikan eta Irlandan. Donostian emango duen denboran, esparru horretan sakontzea izango du xede; eta, horrekin batera, ipuin berriak idaztea.








Eneko Aizpurua

Eneko Aizpurua Urteaga Lazkaon (Gipuzkoa) jaio zen, 1976an, baina Iruñean bizi da egun.

Lehertu da festa (Erein, 2016), Herensuge gorriaren urtea (Erein, 2013) eta Errauts (Erein, 2011) nobela beltzak argitaratu ditu. Iruñeko Udalaren Egile Berrientzako 2008ko Literatura Lehiaketako bigarren saria irabazi zuen, narrazio laburren arloan, Fortunaren gurpila lanarekin.

Itzulpengintzaren arloan, Robert Menasse austriar idazlearen Europar mezularia (Der Europäische Landbote) saiakera itzuli du euskarara (Katakrak, 2017).

Aizpurua zuzenbidean lizentziaduna da, eta lanbidez itzultzailea, Nafarroako Unibertsitate Publikoan.