en fy eu mk sl ga

Frisiera / Mendebaldeko frisiera (Frysk / Westerlauwersk Frysk)

Jatorria

Fryslân, Herbehereak (mendebaldeko frisiera )
(Schleswig-Holstein, Alemania => Iparraldeko frisiera)
(Saxonia Beherea, Alemania => Saterlandeko frisiera)

Hiztunak

600,000 (2004): Fryslân probintziako biztanleriaren % 94k ahozko frisiera ulertzen du, % 74k frisieraz hitz egin dezake, % 75ek frisieraz irakur dezake eta % 27k idatz dezake.

Hizkuntza-familia

  • Indoeuroparra
  • Germanikoa
  • Anglo-frisiera
  • Ingvaeonikoa (Iparraldeko itsasoko germanikoa)

Dialektoak

Wâldfrysk, Klaaifrysk, Noardhoeksk, Súdwesthoeksk, Hylpersk, Aastersk,
Skylgersk, Skiermûntseagersk, Molkwardersk

Estatusa:

1956tik, mendebaldeko frisierak nederlanderaren pareko estatus ofiziala izan du Fryslân probintzian. Gizarte frisiarreko arlo askotan erabiltzen da, hala nola hezkuntzan, legegintzan eta administrazioan. 2010ean, hirurogei bat garraio publikoko txarteldegi automatikori frisieraz erabiltzeko aukera gehitu zuten Frisian eta Groningen-en.

Epaitegietan oraindik gehien erabiltzen den hizkuntza nederlandera den arren, frisiarrek haien hizkuntzaz deklaratzeko eskubidea dute, eta, probintziatik kanpo, epaitegiak izendatzen duen itzultzaile bat erabiltzekoa. Horrekin batera, frisieraz zin egin dezakete Herbehereetako edozein epaitegitan.

1956an Lehen Hezkuntza elebidun bihurtu zen Frisian, eta, horri esker, frisiera hezkuntzan erabil daiteke. Urte berean, frisiera ikasgai ofizial bihurtu zen, 1937an hautazko ikasgaitzat baitzegoen. 1980ra arte, frisiera ez zen derrigorrezko ikasgai bihurtu, eta 1993ra arte, ez zuen estatus bera lortu Bigarren Hezkuntzan.

1997n, Fryslân probintziaren izena nederlanderazko Friesland-etik frisierazko Fryslân-era aldatu zen ofizialki. Gaur arte, 24 udalerrietatik 8k nederlanderatik frisierara aldatu dituzte horien izen (geografiko) ofizialak.

Historia:

Erdi Aroaren hasieran, lurralde frisiarra Brugge ingurutik (Belgika) Weser Ibairaino hedatzen zen (ipar Alemania). Garai horretan, Iparraldeko Itsasoaren hegoaldeko kostalde osoan hitz egiten zen frisieraz. Gaur egun, lurralde horri Frisia Handia esaten zaio batzuetan, eta hor bizi diren askok ondare frisiarra estimatzen dute oraindik, leku gehienetan galdu den arren.

Frisiera zaharrak antz deigarria zuen ingeles zaharrarekin. Doinu-aldaketa ingbaeonikoaren poderioz, antz hori indartu egin zen Erdi Aroaren bukaeran. Aldaketak frisieran eta ingelesean eragin zuen, baina beste mendebaldeko hizkuntza germanikoetan oso eragin txikia izan zuen. Historian zehar, ingelesez zein frisieraz soinu sudurkari germanikoak ezabatuz joan ziren us (ús), soft (sêft) eta goose (goes) bezalako hitzetan. Halaber, bokal batzuen atzean zihoanean, 'k' germanikoak 'ch' soinu bihurtzen zuen. Adibidez, ingelesezko 'cheese' eta 'church' hitzak frisieraz 'tsiis' eta, 'tsjerke' dira, hurrenez hurren; nederlanderaz, aldiz, 'kaas' eta 'kerk'.

Frisieraz idatzita dauden lehenengo testuak IX. mendekoak dira, gutxi gorabehera. Hala ere, lurraldean badaude idazkun erruniko batzuk, ziur aski zaharragoak direnak, eta, apika, frisieraz idatzitakoak. XV. mendera arte, frisieraz hitz egiten eta idazten zen; baina, 1500etik aurrera, ia ahoz baino ez zen erabiltzen, eta hirietatik kanpo, batez ere. Horren arrazoietako bat 1498an Saxoniako Alberto dukeak hizkuntzaren indargunea, Herbehereetako Frisia (Fryslân) probintzia, okupatzea izan zen. Dukeak frisiera kendu zuen gobernu-hizkuntza bezala, eta, horren ordez, nederlandera jarri.

Alemaniarren eta espainiarren menderaldien ondoren, 1585ean Herbehereek independentzia lortu zuten. Baina frisierak ez zuen lehenengo estatusa berreskuratu, Holanda gailendu zelako Herbehereetan, eta, horrenbestez, haren hizkuntza, nederlandera, nagusitu zen, legeen, administrazioaren eta erlijioaren arloetan.

XIX. mendean, idazle eta poeta frisiar belaunaldi osoak agertu ziren. Aldi berean, 'eten-sistema' berria sartu zen, mendebaldeko frisierako ia dialekto guztietan ezaugarri gramatikal nabaria izango zena, Súdwesthoeksk dialektoan izan ezik. Horregatik, frisiera modernoa 1820an hasi zela pentsatzen da.

Literatura:

Frisiera modernoa 1800-1820 aldera hasi zen mugimendu erromantikoarekin batera, eta pizkunde-aro bat izan zuen. Idazle askok beren hizkuntza estimatzen zuten berriro, eta jakitunek frisiera ikuspuntu akademikotik ikasten zuten. Goi eta erdiko maila sozialetako jarraitzaileak erakarri zituzten erakundeak sortu ziren. 1871ean, Halbertsma anaiek prosa- eta poesia-bilduma dibertigarri bat idatzi zuten – ‘Rimen en Teltsjes’ (‘Errimak eta Ipuinak’)–, folk-literatura aberatsaren sorkuntza akuilatu zuena.

XX. mendean frisiera ikasgai akademiko bezala finkatu zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, literatura indartu egin zen berriro, eta idazle eta enbaxadore literario garrantzitsuak izan zituen; esaterako, Anne Wadman, Fedde Schurer, Trinus Riemersma, Ypk fan der Fear eta Lolle Nauta. Geroztik, argitalpen literarioak etengabe jario dira. Frisierazko literaturak loratzen jarraitzen du, behintzat Fryslân-en baitan.

Iturriak:

Wikipedia:

West Frisian Language
Frisian Literature


Euskara

Jatorria

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa (Espainiar Estatua) eta Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa (Frantziar Estatua)

Hiztunak

720.000 hiztun  (2012)

Hizkuntza-familia

Antzin euskara, Akitaniera, Euskara

Euskalkiak

Bizkaiera, Gipuzkera, Goi-nafarrera, Behe-nafarrera - lapurtera, Ekialdeko nafarrera, Zuberera (zuberotarra), Erronkariera, Zaraitzuera

Eremuak

Lege-estatusa

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak (Espainian) euskara Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hizkuntza ofizialetako bat egiten du. Nafarroako Estatutuak (Espainian) gaztelania dauka hizkuntza ofizialtzat Nafarroan, baina euskal hizkuntzari ofizialtasuna aitortzen dio, halaber, Nafarroa iparraldeko eskualdeetan. Euskarak ez du batere estatus ofizialik Ipar Euskal Herrian (Frantzian).

Euskararen lurralde guztietan 2006an egindako inkesta soziolinguistiko batek erakutsi zuenez, 16 urte eta gehiagoko herritar guztietatik (2.589.600 biztanle guztira) 665.800ek bazekiten euskaraz. Guztira, beraz, % 25,7 euskal elebidunak ditugu oro har, % 15,4 hiztun pasiboak, eta % 58,9 erdaldun elebakarrak. 1991ko zenbakiekin alderatuta, 137.000 hiztun gehiago ditugu 15 urte lehenago baino, orduan 528.500 baitzeuden (eta 2.371.100ko biztanleria).

Historia

Hizkuntza isolatua da eta, ustez, euskara da Europan iraun duten indoeuropar aurreko hizkuntza bakarretakoa. Hizkuntzaren jatorria ez da guztiz ezaguna, baina gehien onartutako teoriaren arabera, antzinako euskararen formak aspaldi garatu ziren, lurralde honetara indoeuropar hizkuntzak heldu baino lehen. Heldutako hizkuntza horien artean ditugu egun euskal lurraldea inguratzen duten hizkuntza erromantzeak.

Gipuzkoa, Bizkaia gehiena, Arabako udalerri batzuk eta Nafarroa iparraldea ziren euskal hizkuntzaren lurraldearen muina 1980ko urteetan hizkuntza sendotzeko neurriak sartu zirenean. Aldiz, Araba gehienean, Bizkaiko mendebaldeko zatian eta Nafarroa erdialde eta hegoaldeko eskualdeetan, gaztelaniaz mintzatzen diren jatorrizko hiztunak bizi dira batez ere, mendetan gaztelaniak euskara ordezkatu duelako.

Berrezarkuntzaren eta Francoren Espainian, euskararen erabilera publikoa galarazi zen, eta separatismoaren adierazletzat joa izan zen. 1960ko urteetan, Euskaltzaindiak euskal hizkuntzaren forma estandarizatu bat ondu zuen: euskara batua deitu zioten.  Era horretan, euskara batua sortu zen, euskal hizkuntza egoera formaletan (eta euskal hiztun guztiek erraz ulertuz) erabili ahal izateko: hezkuntzan, hedabideetan, literaturan, eta hori da batuaren egungo erabilera nagusia. Bai Espainian, bai Frantzian, euskara desberdin erabiltzen da hezkuntzan eskualde batetik bestera eta ikastetxe batetik bestera.

Literatura

Euskarazko lehen zentzuzko hitz-segida eta esaldiak K.o. 950 ingurukoak izan arren, heldu zaizkigun euskal literaturaren aztarna zaharrenak XVI. mendekoak dira, baina XVII. mende arte ez dirudi literatura-ekoizpena nabarmen hasi zenik.

Espainiako frankismoaren amaieratik, hizkuntza estandar bat sortu eta euskara hezkuntza-sisteman kopuru handitan sartzeari esker, literaturgintza handitu egin da. Euskaraz idatzitako literatura gehiena tokiko irakurleentzat egiten bada ere, euskal egileek sortutako idazlan batzuk beste hizkuntzetara itzuli dira, eta mundu osoan ospea hartu.

Iturriak

Wikipedia:

Basque Language

Basque Literature


Mazedoniera

Mazedoniera (/ˌmæsɨˈdoʊniən/; македонски јазик, makedonski jazik, ahoskatuta [maˈkɛdɔnski ˈjazik] (entzun)) hegoaldeko hizkuntza eslaviar bat da, ama-hizkuntza gisa gutxi gorabehera bi miloi pertsonak hitz egiten dutena, gehienak Mazedonian eta Mazedoniako diasporan, eta besteak Mazedoniako eskualde transnazionalan. Mazedoniako hizkuntza ofiziala da, eta hizkuntza gutxitu ofiziala Albania, Errumania eta Serbiako zonalde batzuetan.

Mazedoniera zaharra antzinako mazedoniarren hizkuntza zen. Mazedoniako erresuman hitz egiten zen Kristo aurreko lehenengo milurtekoan, eta hizkuntza-familia indoeuroparrekoa da. Kristo aurreko laugarren mendean, haren erabilerak behera egin zuen pixkanaka-pixkanaka; baina munduko hizkuntzarik zaharrenetakoa da, eta Biblian eta Itun Berrian ere aipatzen da.

Mazedoniera estandarra Mazedoniako Errepublika Sozialistako hizkuntza ofizial izendatu zen 1945ean, eta geroztik, literatura modernoa garatu du. Kodifikazio gehiena garai horretan finkatu zen.

Hegoaldeko hizkuntza eslaviar guztiek – mazedoniera barne – dialekto bat osatzen dute. Mazedoniera, bulgariera eta torlakierarekin batera (serbokroazierako dialekto transnazionalak), Balkanetako sprachbund-en kokatzen da: ezaugarri gramatikalak zein lexikalak partekatzen dituen hizkuntz-taldea, geografiaren ondorioz hurbiltasun genetikoagatik baino. Taldearen beste kide garrantzitsuenak errumaniera, greziera eta albaniera dira, guztiak adar indoeuropar ezberdinetakoak (errumaniera hizkuntza erromantzea da; greziera eta albaniera, aldiz, beste adar batzuetakoak dira). Mazedonierak eta bulgarierak alde handia dute beste hegoaldeko hizkuntza eslaviarrekin, serbokroazierarekin eta eslovenierarekin eta beste hizkuntza eslaviar guztiekin, deklinabiderik ez dutelako (bokatiboa eta hizkuntzetan zehar ikusten diren eta garai batean emankor izan ziren inflexio emankor batzuen aztarnak izan ezik) eta infinitiboa galdu dutelako. Horrez gain, hizkuntza eslaviarretan artikulu mugatuak dituzten bakarrak dira (bulgariera estandarrak ez bezala, artikulu bakarra darabilena, mazedoniera estandarrak eta hego-ekialdeko bulgarierazko dialekto batzuek hiru artikulu mota dituzte, kanpoko erreferentzien araberakoak direnak: mugagabea, hurbilekoa eta urrutikoa). Bulgariera eta mazedoniera kontakizun modua erabiltzen duten hizkuntza indoeuropar bakarrak dira.

2002an Mazedoniako Errepublikako biztanleria 2.022.547 pertsonakoa zen, eta 1.644.815 biztanlek mazedoniera dute ama-hizkuntza. Errepublikatik kanpo, badira Mazedoniako eremu geografikoan bizi diren mazedoniarrak. Gutxiengo mazedoniar etnikoak daude Albanian, Bulgarian, Grezian eta Serbian. Albaniako 1989ko errolda ofizialaren arabera, mazedoniar etniako 4.697 pertsona Albanian bizi dira.

Mazedoniar asko Mazedoniako eskualde balkanikotik kanpo bizi dira: etorkin kopuru handienak Australian, Kanadan eta Estatu Batuetan daude. 1964ko kalkulu baten arabera, 580.000 mazedoniar Mazedoniako Errepublikatik kanpo bizi dira gutxi gorabehera, biztanleriaren % 30 ia. Mazedonierak Mazedoniako Errepublikan bakarrik du estatus ofiziala, eta hizkuntza gutxitu ofiziala da Albaniako (Pustec), Errumaniako eta Serbiako (Jabuka eta Plandište) eskualde batzuetan. Errumanian mazedoniera ikasteko baliabideak daude, mazedoniarrak talde gutxitu bezala aitortuta daudelako. Mazedoniera unibertsitate batzuetan irakasten da, Australian, Kanadan, Kroazian, Polonian, Errusian, Serbian, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan, besteak beste.

Erabilera

Mazedoniera hiztunen kopuruaz ez dago adostasunik. Hiztunen kopuru zehatza ezagutzen ez den arren, 1,6 milioi (Ethnologic-en arabera) eta 2-2,5 milioi bitartean daudela esaten da; ikus Topolinjska (1998) eta Friedman (1985). Kontsentsu akademiko orokorraren arabera, gutxi gorabehera 2 miloi mazedonieradun daude, nahiz eta "mazedonieradun kopuru osoa kalkulatzea zaila den Balkanetako inguruko estatuen politikengatik eta etengabeko migrazioagatik". Errolden eta zenbakien arabera, mazedoniera hiztunen kopurua hau da:

Estatua                               Kopurua
  Erroldako datuak Gutxieneko tartea Gehieneko tartea
Mazedonia 1.344.815 1.344.815 2.022.547
Albania 4.443 4.443 30.000
Bulgaria 1.404 1.404  
Grezia 35.000    
Serbia 12.706 12.706  
Balkanetako gainerako estatuak 15.807 25.000  
Kanada 18.440 18.440 150.000
Australia 72.000 72.000 200.000
Alemania 62.295 85.000  
Italia 50.000 74.162  
Estatu Batuak 45.000 200.000  
Suitza 6.415 60.116  
Beste herrialdeak      
Guztira 1.710.670 4.100.000  

Historia:

Mazedoniako eskualdea eta Mazedoniako Errepublika Balkanetako penintsulan daude. Eslaviarrak VI. eta VII. mendeetan migratu ziren Balkanetako penintsulara. IX. mendean, Zirilo eta Metodio monje santuek hizkuntza eslaviarrentzako lehenengo idazkera-sistema garatu zuten. Garai hartan, dialekto eslaviarrak hain ziren antzekoak, non eskualde bakar baten dialektoa oinarri bezala erabiltzea praktikoa baitzen hizkuntza idatzia garatzeko. 886. urtean Ohrid-eko San Klementek  Ohrid-eko Eskola Literarioa sortu zuen, Bulgariako Boris I.ak aginduta.  XIV. mendean turkiar otomandarrek Balkanetako gehiena inbaditu eta konkistatu zuten, Mazedonia inperio otomandarrean sartuz. Hizkuntza idatzia –orain antzinako eliza-eslaviera deitzen zaiona– bere horretan geratu zen arren, ahozko dialektoak gehiago bereiziz joan ziren, turkiarren menperaldiak eraginda.

Literatura:

Mazedonierazko literatura (mazedonieraz: македонска книжевност) Ohrid-eko Eskola Literarioarekin hasi zen, Ohrid-en sortu zena 886an (gaur egungo Mazedoniako Errepublika). Mazedonierazko dialektoetan idatzi ziren lehen lanak erlijiosoak ziren. Ohrid-eko San Klementek eskola sortu zuen Lehenengo Inperio Bulgariarrean. Garai horretan, mazedoniera antzinako eliza-eslavieraren barruan sartzen zen, eta ez zen eskualde baten dialektoa, hego-ekialdeko eslaviar zahar orokorra baizik. XX. mendean mazedoniera batu zen. Horri esker, mazedonierazko literatura garatu egin zen, eta, izan ere, garai hori da aberatsenetakoa literaturari dagokionez.


Esloveniera

Esloveniera – Esloveniako hizkuntza – hizkuntza eslaviarra da, hizkuntza aitzin-eslaviarretik eratorria. Esloveniera hegoaldeko hizkuntza eslaviarren taldekoa da, kroaziera, serbiera, mazedoniera eta bulgarierarekin batera. Hala ere, eslovenierak antzekotasun handia du mendebaldeko eslaviarraren adarrarekin. Eslovenierak alfabeto latinoa du. 2,5 miloi pertsona inguruk eslovenieraz hitz egiten dute gaur egun, eta horietatik, gehienak Eslovenian bizi dira. Eslovenierako dialekto bereizi bateko idazkirik zaharrenak Karintiako Freising-eko eskuizkribuak dira, X. eta XI. mendekoak. Freising-eko idazkiek garai horretan esloveniera hizkuntza bihurtzeko bidean zegoela erakusten dute, eslaviar alpinotik aldenduz.
Eslovenieraz Europako beste leku batzuetan ere hitz egiten da, baita urrunago ere, eta Esloveniako errepublikatik kanpo, laurehun mila hiztun daude, gutxi gorabehera; esaterako, Alemanian, Estatu Batuetan, Kanadan, Argentinan, Australian eta Hego Afrikan. Inguruko herrialdeetan esloveniera hiztun multzoak ere badaude eskualde hauetan, non hizkuntza gutxitua den:

  1. Italia (Resia, Eslovenia Veneziarra – Natisone eta Torre bailarak, Triesteko lurraldea, Gorizia eta Udine, Canale bailarak)
  2. Austria (Karintia; Podjuna bailara (Jauntal), Ro

Irlandera (Gaeilge)

Jatorria

Mendebaldeko kostaldeko eskualde batzuk, baita Cork, Meath eta Waterford konderrietako eskualde batzuk. Eskualde horiek ‘an Ghaeltacht’ izena dute. Irlandera eguneroko komunikazioan Carlow-en, Ennis-en eta Dublin-en erabiltzen da, baita Carntogher-ren (Tyrone konderrian) eta Belfasteko 'An Cheathrú Gaeltachta'-n (Gaeltacht auzoan).

Hiztunak

Irlandako errepublikan, 1.774.437 pertsona, hots, biztanleen % 40,6, irlanderaz hitz egiteko gai dira (2011ko errolda).

Ipar Irlandako erroldan, 184.898 pertsonek, hau da, biztanleen % 10,65ek, irlanderazko ezagutzak dituzte.

Hizkuntza-familia

  • Indoeuroparra
  • Zelta arrunta
  • Hizkuntza gaelikoak
  • Irlandera

Dialektoak

  • Ulster
  • Munster
  • Connacht

Estatusa:

Irlandera Irlandako Errepublikako lehenengo hizkuntza da, eta konstituzioak babestuta dago. Herritarrek estatuarekiko izapide guztiak irlanderaz egin ditzakete.

Ipar Irlandan, irlandera 1998an aitortu zen ofizialki, Ostiral Santuko Hitzarmenarekin. 2001ean, gobernu britainiarrak Eskualdeetako edo Gutxitutako Hizkuntzen Europako Gutuna berretsi zuen, eta irlandera Agiriaren III. Atalean dago.

Historia:

Irlandera hizkuntza zelta da. Zelta hizkuntza-familia Indoeuroparraren adar bat da. Adar horretan, gaelera eskoziarra, manxera, galesa, kornubiera eta bretoiera daude.

Irlandan, 2.500 urte baino gehiagotan hitz egin da irlanderaz.

Irlandera zaharrez idatzitako lehenengo adibideak Ogham harrietan daude, eta IV. mendekoak dira. Gaur egun, horrelako harri asko ikus daitezke Irlandan, Manx irlan zein Britainiako mendebaldean.

Irlandera zaharra alfabeto latinoz idazten hasi zen, VII. mendearen hasiera inguruan, eta Alpeetatik iparraldera, idatzitako hizkuntzarik zaharrena da.

V. mendean Kristautasuna iritsi zenean, irlanderak latinezko hitz batzuk barneratu zituen, gehienak idaztearekin, ikaskuntzarekin and afera erlijiosoekin lotutakoak.

Latina Irlandera Ingelesa
littera litir letter
liber leabhar book
schola scoil school

 

Inbasio bikingoetatik aurrerantzean – K.o. 795. urtetik aurrera– antzinako hizkuntza eskandinaviarreko hitz asko irlanderan sartu ziren. Bikingoak batez ere merkatariak eta marinelak izanik, hizkuntza eskandinaviarrak irlanderari egindako ekarpena zeregin horiekin lotuta dauden hitzak dira.

Antzinako eskandinaviera Norvegiera Irlandera Ingelesa
bátr båt (fartøy) bád boat
knappr knapp cnaipe

button

 

Inbasio normandiarrak (K.o. 1169) janariaren, arroparen, administrazioaren, gizartearen, eta, neurri batean, literaturaren arloetako hitzak sartu zituen irlanderan.

Frantses zaharra Irlandera Ingelesa
goune gúna gown
baron barún baron
bacoun bagún bacon

 

Ingelesa administrazio-hizkuntza izan da XVI. mendeaz geroztik; baina Irlandan zehar, irlandera izan da ahozko hizkuntza nagusia XIX. mendearen erdira arte bertako zortzi milioi biztanleen artean.

XIX. mendeko Gosetearen ondoren, ingelesak irlandera ordezkatu zuen ahozko hizkuntza nagusi bezala; baina Gaeltacht-en, batez ere, irlanderak bizirik jarraitu du.

Irlanderarekiko interesa ahozko hizkuntza bezala –antzinaroarekin lotutako ikasgai bezala baino– Conradh na Gaeilge-ren (Liga Gaelikoa) – kultur pizkundean handitu zen, XX. mendearen hasieran. Hizkuntzaren aldeko mugimendu itzela sortu zen, eta 1958an, Irlandako gobernuak Estandar Ofiziala argitaratu zuen.

Azken urteotan, irlanderaren irudia asko aldatu da. Hori hizkuntza erabiltzen eta ikasten duten pertsonen kopuruan nabaritzen da, eta ez bakarrik Irlandan, baita munduan zehar ere.

Ia 50.000 gaztek haur-eskolan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan irlanderaz ikasten dute, eta Irlandan, ……k irlandera ikasten dute ingelesa hizkuntza nagusitzat duten eskoletan.

Literatura:

Idazkera V. mendean iritsi zen Irlandara, kristautasunarekin batera, eta normalean, Irlandako literaturaren hasiera garai horretan kokatzen da.

VI. mendearen erdialderako, herrialde osoan zehar latinezko testu erlijiosoak transkribatzen ziren monasterioetan. Irlandera testu horien marjinetan agertzen da.

XII. mendearen erdialderako, Europako kontinenteko monasterioek bertako monasterioak ordezkatuak zituzten, eta haiek ez zuten interesik tokiko jakinduria garatzeko.

Irlanderazko poesia Bardikoen Eskolen kontu bihurtu zen. Eskola horiek hurrengo 500 urteetan zehar erabiliko zen hizkuntza literario estandarra garatu zuten. Poetek metrika silabiko konplexuak erabiltzen zituzten, gaur egungo irakurleentzat zailak direnak.

XVI. mendeko Erreformak eta katolikoek inprimatzeko ezarritako debekuak irlanderazko prosaren garapena biziki oztopatu zuten.

1606an, Frantziskotarrek Unibertsitate Irlandar bat sortu zuten Lovainan (gaur egungo Belgikan), eta, bertan, lan erlijiosoen sail bat plazaratu zuten. Aldi berean, irlanderazko eskuizkribuak biltzen eta inprimatzen engaiatu ziren.

1882n Irisleabhar na Gaeilge aldizkari elebiduna sortu zen, eta horrekin batera, irlanderazko literaturak garai berri bati hasiera eman zion.

An Gúm dugu irlanderazko literatura argitaratzeaz arduratzen den estatuko enpresa, eta 1926an sortu zen. Irlanderazko irakurgaiak eta antzezlanak ekoizten ditu, baita eleberriak eta hezkuntza-materialak ere, beste hizkuntzatatik itzulita. Gaur egun, An Gúm Foras na Gaeilge erakundearen baitan dago.

Iturriak:

Foras na Gaeilge

An Gúm

An Choiste Téarmaíochta