en fy eu mk sl ga

Kocho Trajchevski Donostian izango de 2016ko apiriletik ekainera bitartean

Kocho

Mazedoniako "Beste hitzak–Other Words" hautaketa batzordeak Kocho Trajchevski idazlea aukeratu du, sei hautagairen artean, lehen egonaldia egiteko. Bitola hirikoa da Kocho, eta autoedizioaren bidea urratu du orain arte. Zientzia-fikzioko sail arrakastatsu bat argitaratua du, ingelesez argitaratu ere. Halaber, Manuscript elkarteko sortzaileetako bat da, Mazedoniako idazle hasi berriei laguntzen dien elkartea, hain zuzen ere.

Zientzia fikzio militarra eta opera ditu gogokoen, baina fantasia, autobiografia eta poesia ere jorratu ditu, zutabegile lanekin batera.

 

Ekaitz Goienetxeak Eslovenian egingo du egonaldia

ekaitz goienetxea

Beste Hitzak (Other Words) programaren epai mahaiak, 2015eko abenduaren 21ean eginiko bileran, Ekaitz Goienetxea bermeotarra aukeratu du literatur sorkuntzarako programaren lehen egonaldia egiteko.

Ekaitz Goienetxeak Eslovenian egingo du egonaldia, 2016ko martxotik maiatzera. Guztira bost proiektu aurkeztu dira lehen deialdi honetan eta epaimahaiak proiektu guztien maila ona azpimarratu du. 

Beste hitzak (Other Words) egitasmoak hizkuntza gutxitu eta txikietan idazten duten idazleentzat Europan sorkuntza­egonaldien zirkuitu bat osatu nahi du, hainbat herrialdetako bazkide sarearen bitartez. Donostia San Sebastian 2016ek eta Donostia Kulturak bultzatutako Other Words ekimen honetako kide ondorengo herrialdeak eta erakunde edo elkarteak dira: Donostia Kultura eta DSS2016 (Euskal Herria), Foras na Gaegile (Irlanda), X­OP­eXhange of art operators and producers (Eslovenia), Youth Forum naMladi (Mazedonia) eta Ljouwert/Leeuwarde 2018 (Frisia, Herbehereak).

Beste hitzak proiektua 2016­–2019 tartean egingo da.