en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2016-05-28 18:00 —

Zemoria kaleko 25.era bisita

EIE (Euskal Idazleen Elkartea), EIZIE (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea), EEE (Euskal Editoreen Elkartea) eta Galtzagorri Elkartea (Haur eta gazte literatura sustatzen duena) egunero entzun eta erabiltzen ditugun izenak dira. Ezinbestekoak zaizkio euskararekin lanean diharduen edonori, idazlanak sortzen, itzultzen eta argitaratzen dituen orori.

Horregatik zen garrantzitsua Viktor Jakimovskik, gure idazle gonbidatuak, elkarte horiek kudeatzen dituzten lankideak ezagutzea, eta horretarako Gros auzoko euren bulegoetara joatea.

Milesker, Oier, Nagore, Eluska, Ana, Aran, Mila eta Larraitz, Other Words-i atea zabaltzeagatik!