en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2017-02-15 20:00 —

Yoseba Peñak "Xirei" aurkeztu du Garoan 

Nahikari Gabilondoren laguntzarekin, Oier gaztearen bizipenak deskribatu ditu Sodupeko idazle zarauztartuak.

Hiru galdera egin zizkion Nahikarik Yosebari:

"Zergatik Xirei izena?"

"Zergatik fibrosi kistikoa gaixotasuna?"

"Zergatik Amerikako indiarrak?"

Eta Yosebak pozik erantzun.

Ez zen saio luzea izan, baina bai atsegina eta argigarria. Ondoren, euskal estilo peto petoan, mokadu goxo bat ere eskaini ziguten bertaratutakoei. 

Munduko zorte guztia opa diogu Other Words-eko taldekideari idazle ibilbidean. Izan dadila benetan oparoa!