en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2016-10-05 13:00 —

Yoseba Peñak egingo du Dublingo egonaldia

"Beste Hitzak–Other Words" ekimenaren epaimahaiak, 2016ko irailaren 27an egindako bileran, Yoseba Peña idazlea aukeratu du literatur sorkuntzarako programaren bigarren egonaldirako. Peñak Irlandan egingo du egonaldia, 2016ko urritik abendura.   

Lau proposamen aurkeztu dira bigarren deialdi honetan, eta epaimahaiak proiektuen aniztasuna eta maila ona azpimarratu du. Donostia Kultura, Donostia 2016 eta Euskal Idazleen Elkarteko ordezkariek osatu dute epaimahaia.

"Beste hitzak–Other Words" egitasmoak hizkuntza txiki eta gutxituetan idazten duten idazleentzat sorkuntza­egonaldien zirkuitu bat osatu nahi du Europan, eta horretarako zenbait herrialdetako bazkide sare bat jarri du abian. 

Honako herrialde eta erakunde/elkarte hauek dira Other Words ekimeneko bazkide: Donostia Kultura (Euskal Herria), Foras na Gaeilge (Irlanda), Association for Contemporary Art X-OP (Eslovenia), Youth Forum Bitola (Mazedonia) eta Ljouwert/Leeuwarden 2018 (Frisia, Herbehereak).

"Beste hitzak–Other Words" proiektua 2015–2019 tartean burutuko da.