Beste hitzak
2017-09-14 18:10 —
Gai bat aukeratu, horri buruzko azalpen laburra eskaini, eta liburu bat komentatu. Horra Yosebak aurtengo ikasturtean "Dida" irratsaioan egingo duena, gazteak liburuekin zaletzen laguntzea helburu.
Udan zehar ere irrati publikoarekin kolaboratu du Other Words-eko idazleak, baina beste formula bat erabiliz, soilik liburuak aukeratuz eta komentatuz. Ikasturte berrian, aldiz, puri purian dauden gaien inguruan arituko da Yoseba, "Dida" saioko esatariekin batera, eta gai hori hizpide duen liburu bat aurkeztuko du ondoren.
Entzun Michel Houellebecq-en "Sumisioa" nobelaz esandakoak.
Gozatu, artista!