en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2016-02-23 10:15 —

Tresoar frisiar elkartearen prentsaurrekoa

2016ko urtarriletik aurrera, Frisiako historia eta literatur elkarteak (Fresoar) Other Words / Oare Wurden proiektuan parte hartuko du. Europako bost eskualdetako bazkideek hedadura urriko hizkuntzetan idazten duten idazleentzat sorkuntza-egonaldien zirkuitu bat osatu nahi dute. Zortzi asteko egonaldietan zehar, literatur lan bat sortzeaz gainera, bertako kultur bizitzan parte hartzeko aukera izango dute idazleek.

bitola

Hiru urtetan, bost Frisiar idazlek izango dute egonaldiak burutzeko aukera; martxoan aukeratu ondoren, lehen idazlea Mazedoniara joango da. Proposamenak martxoaren 15a baino lehen bidali beharko dira. Other Words / Oare Wurden proiektuari buruzko xehetasunak eta deialdiaren baldintzak www.tresoar.nl webgunean daude ikusgai.

Donostiak Kulturak eta Donostia 2016k sustatutako Other Words / Oare Wurden proiektuak hizkuntza gutxituetan sortzen den literatura ikusgarriago egitea du helburu, eta sormen prozesua, plataforma digital zein analogikoetan egiten dela ere, erakustea. Frisiaz gainera, Euskal Herria, Irlanda, Eslovenia eta Mazedonia izango dira Other Words / Oare Wurden-eko partehartzaile. Beste zenbait herrialdek ere parte har lezakete etorkizunean, hala nola Galesek, Maltak edo Okzitaniak.

Martxoan, Tresoar-ek lehen hautaketa prozesuari ekingo dio: frisiar autore batek sei aste emango ditu Mazedoniako Bitola hirian 2016ko udan. Egonaldi amaierarako, idazleak sormen lan bat osatu beharko du, eta hartu duen herrialdean gutxienez bi kultur ekintzetan parte hartu. Ondoren, literatur lana proiektuko beste lau hizkuntzetara (gehi ingelesera) itzuliko da, eta online argitaratuko. Hautaketa prozesu zein baldintzei buruzko xehetasun guztiak www.tresoar.nl webgunean daude ikusgai.

Lehen idazle gonbidatua 2016ko apirilean iritsiko da Frisia. Orna Ní Choileáin irlandar idazleak prosa, poesia eta antzerkia idazten du. Narrazio laburrez osatutatko bilduma arrakastatsuak argitaratu ditu, eta baita nerabeentzako banpiro-istorioak ere. Antzeztutako ekitaldiak eskaintzen ditu (banpiroz jantzita), eta errepertorio irlandarra eskaintzen duen musikaria da. Bere lanak sari eta aipamen ugari jaso ditu, eta nazioarteko literatur bildumetan parte hartzeko aukeratua izan da. 

Bigarren "idazle-trukea" 2016ko udazkenean izango da. Frisiar idazle bat Euskal Herrira joango da (hautaketa prozesua aurrerago jarriko da abian); eta garai berean, Mazedoniar idazle bat Frisian izango da. 

Other Words/Oare Wurden proiektua Tresoar elkarteak garatuko du, Frisiako Foundation Kulturele Haadstêd 2018 erakundearen laguntzarekin.

http://tresoar.nl

http://oarewurden.frl/