en fy eu mk sl ga

Yoseba Peña

2016-12-08 12:00 — Dublin, Ireland

Tír gan teanga, tír gan anam

Filosofia eta lengoaiaren arteko harremanen inguruko hitzaldi batera eraman ninduten (Comhdháil ar an bhFealsúnacht agus an tSíceolaíocht) azaroaren 19an. Gaelikoz zenez, lunch-ean izan nuen hango batzuekin hitz egiteko aukera eta Gabriel Rosenstock idazle ospetsua ezagutu nuen. Denetik idatzi duen arren, azkenaldian haiku-zale amorratua egin da gizona. Berari esker ikasi dut 1916ko matxinadako buruetako bat, P.H. Pearse, besteak beste gaelikoz poesia idazten zuela: Tír gan teanga, tír gan anam idatzi zuen behin, alegia: hizkuntza bako herrialdea arima bakoa da. Koldo Izagirrek euskaratu ditu Pearseren (edp Mac Piarais, gaelikoz) hainbat poema: http://ekarriak.armiarma.eus/?i=1310