en fy eu mk sl ga

Yoseba Peña

2016-11-18 21:21 — Dublin, Ireland

Táin antzezlana


Martitzenean Réaltán Ní Leannáin idazlearen eskutik joan ginen antzerkira Táin-en moldaketa bat ikustera. Gurekin argazkian dagoena Aonghus Ó hAlmhain da, informatikoa, poliglota... oso tipo interesgarria.

Musika, argi-joko zoragarriak eta bi aktore errezitatzen, oso antzezlan originala iruditu zitzaigun. Táin Bó Cúailnge Ulstergo zikloko elezaharretako bat da, mitologia galeikoko ezagunenetako bat. Info gehiago hemen.

Antzezlanaren ostean afaltzera joan ginen pinta batzuen laguntzaz; horretan euskaldunok eta irlandesak oso antzekoak gara :-)