en fy eu mk sl ga

Eneko Aizpurua

2017-11-18 22:41 — Ljouwert, Friesland

Sinteklaas Ljouwerten

Abenduaren 5ean Sinteklaasen festa ospatzen dute Frisian. Egun horretan ematen dizkie opariak haurrei Sinteklaasek, baina gaur lehorreratu da Ljouwerten, itsasontziz bidaia luzea egin ondoren. Sinteklaas zaldi zuri baten gainean ibili da hiriko kaleetan barna haurrak arretaz begira zituela. Aspaldiko tradizio bat da, eta, tradizio guztiak bezala, etengabe aldatu da mendez mende. Aldatzen ez den gauza bakarra haurren ilusioa da.