en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2017-05-30 14:30 —

Sera helmugara iritsi da

Donostian hasi zuen sorkuntza lana osatu du Bart Kingma idazle frisiarrak. Jatorrizko hizkuntzan, frisieraz alegia, dago irakurgai gure webgunean. Jatorrizko hizkuntzan, frisieraz alegia, dago irakurgai gure webgunean (http://oarewurden.frl/fry/works/). Bartek egonaldi bikaina egin zuen, eta ziur gaude haren parekoa izango dela sortu duen literatur lana ere.

Kingmak Sera pertsonaia sortu zuen, bizi duen krisi egoera gainditzeko esperantzan (sorkuntza krisiaz gainera, baita krisi emozionala ere) sorterritik alde egitea erabaki duen kantari batena. Facebook orri bat ere zabaldu zion, eta gustura jarraitu genituen musikariaren joan etorriak Donostiako eta Pasaiako bazterretan.

Bartek zenbait aditurekin harremana izan zuen egonaldian zehar, batik bat musika eta literatura arlokoekin, baina baita trauma egoerak bizi izan dituen jendearen inguruan eskarmentua zutenekin ere. Haiek esandakoak zakuan hartuta, Frisiara bueltan nobela bat sortzeko grina osoz abiatu zen, Euskal Herria atzean utzita.

Gu ere irrikan gaude lagun frisiarraren sorkuntza lanak eman duen fruituaz gozatzeko.