en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2017-05-12 15:00 —

Saio interesgarria Pasai Donibaneko aitona-amonen etxean

Jende ugari bildu zen Hugoenean ostatu hartu duen bildts kazetaria agurtzera.

Bertan entzuna da honakoa:

– "Nola du izena mutilak?"

– "Gerard."

– "Earki. Oain arte, kalian ikusitakuan, "Iepa" edo "Agur" besteik ez geniyon esaten. Hemendik aurrea, gutxinez "Aio, Gerard", eo "Ondo ibili, Gerard" esaten atrebittuko gea!"

Jende fina, Pasaiakoa. Isildu gabe aritu ziren, aitona-amonen etxean elkartutakoak, gure bildts idazleari galdezka. Eta berak, ordainetan, nahi adina azalpen eskaini zizkien, jasotako harreragatik esker oneko.

Eskerrik asko Margari eta Bibliotekaren lagunei, ahaleginagatik eta bizkotxoarengatik Descripción: https://www.facebook.com/images/emoji.php/v8/f57/1/16/1f609.png. Milesker Migelen taldeari, terrazaren faltan (euriak zapuztu zuen A plana), gela atsegin bat gure esku jartzeagatik.

Eta bertaratutako guztiei, etxean bezala sentiarazteagatik. Segi, orain arte bezala, ekitaldiz ekitaldi Pasai Donibanetarren bizitza aberasten.

Nahi duzuen arte, ondo bizi!