en fy eu mk sl ga

Yoseba Peña

2016-11-19 16:56 — Dublin, Ireland

REIC poesia errezitaldia

Chonradh na Gaeilge Dublingo Kafe Antzokia da, baina 100 metro karratuetan. Bart gauean, poesia errezitaldi bat egin zuten eta Bernardo Atxagaren “Trikuarena” irakurri nuen (laguntzaile gaelikodun batekin batera, euskarazko eta irlanderazko paragrafoak tartekatuz). Pena apur bat hartu nuen errezitaldiaren herena-edo ingelesez izan zelako (denak galeikodunak izan arren), baina, behintzat, IMLÉ izeneko talde interesgarri bat deskubritu dut, rapa eta pop doinuak uztartzen dituena: Euskal Herrira etortzeko irrikan daude!