en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2016-11-10 11:30 —

Ní Leannáin-en sorkuntza lana, euskaraz irakurgai

Juan Mari Mendizabal itzultzaileak ekarri du euskarara "Bizitza ezustez beteta dago" narrazioa.

2016ko apirila eta maiatza Frisiako Leewarden hirian eman ondoren, Ní Leannáin-ek "Is iomaí cor" narrazio laburra eskaini zion Other Words ekimenari.

Ingelesera "Many’s the slip" izenburuarekin itzuli ondoren, Other Words-eko bazkide guztion esku geratu zen sorkuntza-lana, nork gure hizkuntzan argitaratzeko.

Gure web-orriko atal nagusian irakurle ororen esku jarri dugu, gure programa ematen ari den fruituez gozatzeko aukera izan dezaten.