en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2016-03-30 10:30 —

Réaltán Ní Leannáin, Beste hitzak–Other Words proiektuko kide berria

Belfasten jaioa, haurtzaroa eta gaztaroa bertan eman zituen Réaltán Ní Leannáin-ek; egun Dublinen bizi da.

Bigarren hezkuntzako ikastetxeetan irlandar eta espainiar hizkuntzak irakasten jardun ondoren, Espainian barrena bidaiatzeari ekin zion. Handik bueltan, unibertsitatean hasi zen irakasle lanean, Dublingo Trinity College fakultatean lehenik, eta Belfasteko Queen's Universityn ondoren.

Queen's unibertsitatean zela minbizia diagnostikatu ziotenetik, egoerari aurre egiteko deliberoa hartu eta idazteari ekin zion. Geroztik etenik gabe dihardu poemak sortzen, blogak elikatzen, tweeterren txioka…