en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2017-09-06 18:30 —

"Poesia ordu" ederra Beatriz Chiviterentzat

Familia, lagunak eta poesia zaleak alboan zituela.

Donostia Kulturak eta Euskal Idazleen Elkarteak elkarlanean antolatzen duten "Poesia orduak" ekitaldiaren hamargarren edizioan, Chivitek Pekingo kea poema liburuan oinarritu zuen irakurraldia. Sei ataletan egituratu zuen saioa:

Natura

Hiria

Bakardadea

Kutsadura

Isiltasuna

Agurra

Nekane Iturrioz soinu-jotzaileak Javier Lopez Jasoren Otoitz eta melodia 2017 jo zuen, poetak hala eskatuta. Nafarroako Goi Kontserbatorioko irakasle den Iturriozek saioaren hasieran eman zuen konposizioaren lehen zatia, eta amaierako doinu gisa bigarrena.

Ordubete inguru iraun zuen saioan zehar, Mar Gonzalez Ruiz de Larramendi artistak sortutako bideoa proiektatu zen idazlearen atzean kokatuta zegoen pantailan.

Bestalde, irakurraldiko atal ezberdinen artean, Paula Olaz musikariak teklatua erabili zuen zuzeneko doinuak eskaintzeko, eta ordenagailua aurrez grabatutako osagaiak txertatzeko.

Ekitaldi dotorea, ikusleek gogotik eskertu zutena.