en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2016-03-31 16:00 —

"Other Words / Oare Wurden" hautaketa-batzordeak Andre Looijenga aukeratu du Mazedoniako egonaldirako

Tresoar elkarteak "Other Words / Oare Wurden" nazioarteko proiektuan parte hartzen du, eta zortzi astez Mazedoniako Bitola hiritik idazteko aukera eskaini berri die frisiar idazleei.

Bost proposamen jaso ditu hautaketa-batzordeak; eta, epaimahaikideen iritziz (Ate Grijpstra, Marijke de Boer eta Tryntsje van der Steege), nazioarteko helburuak zein irizpideak kontuan hartuz, André Looijenga-rena izan da horien artean onena.

André Looijengak (1982) latin eta greziera ikasketak egin zituen, eta pixkanaka Frisieraren aldeko hautua egiten joan zen. 2011tik hona, Ensafh literatur aldizkariaren zuzendari lanetan dihardu. Arlo akademikoan, berriz, hizkuntzen historia kulturala eta soziala jorratzen ditu, eta baita literatura eta identiteen eratze-prozesua ere. Bestalde, Andrék entseguak eta poemak idazten ditu, eta zenbait hizkuntzatatik itzultzen du. Bere lanak www.ensafhnl webgunean daude irakurgai.