en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2016-01-13 18:00 —

Orna Ní Choileáin Frisian egongo da apiriletik ekainera

"Beste hitzak–Other Words" proiektuaren irlandar hautaketa batzordeak (Focail EileOrna Ní Choileáin hautatu du lehen egonaldirako. Ornak zortzi aste emango ditu Frisian (Herbehereak) 2016ko apirila eta ekaina bitartean. Frisiako hiriburuan, 2018an Europako Kultur Hiriburua izango den Ljouwert/Leeuwarden hirian, burutuko du literatur sormen lana.

Orna Ní Choileáin West Cork-ekoa da. Prosa, poesia, antzezlan eta narrazio laburrei esker, zenbait sari eskuratu ditu; besteak beste, Gaeliko hizkuntzari buruzko jaialdietan, edota Arts Council Bursary Award for Literature izenekoa. Sciorrann an tAm, helduentzako istorio laburren bilduma, 2014ko Gradam Uí Shúilleabháin Irish Language Book of the Year zerrendan egon zen; Canary Wharf lanak, berriz, bi sari lortu zituen: Leaving Certificate eta European Baccalaureate Syllabi. Nerabeei zuzendutako banpiro-eleberri arinak ere sortu ditu (Gradam Reics Carlo – the Award Irish language Books for younger readers sarietarako hautatuak izan ziren).

Musika gaelikoa grina handiz landu du Ornak, eta arlo horretan ere saritua izan da: Oireachtas, Feis Mhaitiú, Feis Cheoil, Máirtín Ó Diomsaigh. Kantuek istorioak kontatzeko daukaten gaitasuna atsegin du bereziki, eta horrexek bultzatu zuen idaztera.

Otsail amaieran, Orna Ní Choileáin-ek egun batzuk emango ditu Ljouwert/Leeuwarden-en. Bertan, hiria ezagutzeaz gain, udaberrian egingo duen zortzi asteko egonaldian Frisiako kultur eta literatur ekintzetan parte hartzeko aukerak aztertuko ditu.