en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2016-05-27 18:00 —

Ongi etorri beroa Beste hitzak–Other Words proiektuko idazleei

Berria egunkariak jaso ditu Ekaitzek eta Viktorrek Other Words proiektuari buruz asteazkeneko ekitaldian esandakoak.

http://www.berria.eus/paperekoa/1820/027/001/2016-05-26/arnasgunerako_zulotxoak.htm

Pasaiako Udala, Donostia Kultura eta Donostia 2016 Victor Hugo Etxean elkartu ziren Viktor Jakimovskiri ongi etorria egiteko. Halaber, Miriam Canok, Imanol Galdosek eta Asier Basurtok arreta handiz entzun zituzten Ekaitz Goienetxea euskal idazleak Sloveniako Mariborren emandako denborari buruz eskaini zituen azalpenak. 

Ekaitzek xamurtasunez deskribatu zuen ezagutu berri duen Eslovenia: «neguan izozki ugari jan eta poesiarekin zoratzen den herrialdea». Esloveniar hiztunak inguruan izatea faltan sentitzen dituela aitortu bazuen ere, ziurtatu zigun Beste hitzak–Other Words-era gogotsu itzuliko dela, aurki Hiztopiak lana laster burutzeko ahaleginean.

Ekitaldiaren amaieran, mazedoniar idazle gazteari poema bat irakurtzeko eskatu genion. Zeinen atsegina, erabat arrotzak zaizkigun "besteen hitzak" entzutea. Horixe baita, azken batean, Other Words proiektuaren helburua, hiztun-kopuru hain handiak ez dituzten Europako hizkuntzak ERE entzutea.

Ongi etorri Euskal Herrira, Viktor Jakimovski. Egonaldi zoragarria izan dezazula.