en fy eu mk sl ga

Eneko Aizpurua

2017-11-09 23:52 — Ljouwert, Friesland

Noordelijk zinema jaialdia

Atzo Noordelijk zinema jaialdia hasi zen Ljouwerten, Herbeheretan egiten diren zinema jaialdien artean zaharrenetakoa. Igandea bitartean Europako iparraldeko hainbat herrialdetako 150 film baino gehiago ikusteko aukera izango dute ikus-entzuleek. Musika emanaldiak, hitzaldiak eta solasaldiak egiteko tartea ere izango da. Gaur arratsean frisiar literatura aztertzen duen "Yn dit lanskip leit myn Libben" dokumental interesgarria eta joan den mendeko laurogeiko hamarkadako Finlandian kokatuta dagoen Kaurismäki anaien "Arvottomat" gangster road movie bikaina ikusi ditut. Gozatu ederra hartu dut. Frisiako ubide estuetan eta Finlandiako bazter-errepide izoztuetan itzulinguru luzea egin ondoren bueltatu naiz iluntzean etxera.

  • 2017-11-13 Idoia Noble

    Colm eta biok Euskadi Literatura Sarien banaketa ekitaldira goaz gaur arratsean, han ere izan dezaten gure ekimenaren berri. Zure editoreak agurtuko ditugu, eta zure joan-etorrien berri emango.