en fy eu mk sl ga

Ainara Maia Urroz

2018-11-17 11:35 — Bitola, Macedonia

MAYBE IKUSI ARTE

Sentimendu desberdin asko barnean nituela, hartu nuen iragan igande iluntzean trena Bitolan Mazedoniako hiribururantz, gero han Euskal Herrirako hegaldia hartzeko. I HAD A LOT OF DIFFERENTS FEELINGS WHEN I LEFT BITOLA. 

Hiru hegazkin hartu ondoren, eta Pariseko terminalean arratsaldea igarota, lurrartu nuen astelehen gauean Bilbon, eta autobusez iritsi nintzen 2016ko kulturaren hiriburura, Irungo lagun batek gidatzen zuela autobusa.

Bi hilabeteko idazle-egonaldian gozatu eta sufritu egin dut, denetik bizitu dut eta pertsonalki ikasi dut gehiago nolakoa naizen. EVERYTHING HAPPENED IN BITOLA, BUT THE BEST IS THE FRIENDSHIP.

Zortzi aste eta hamaika blog hauetan denetik gertatu da, baina ez dut ezer pertsonalik idatzi. Bi hilabete hauetan batez ere asko idatzi dut, asko bizitu dudalako ezagutu ditudan tokiekin eta pertsonekin, eta batez ere asko eskertzeko dut ene pisukide eta idazle frisiarrari. THANK YOU VERY MUCH, MENNO.

Bi hilabete hauetan asko idatzi dut, eta aste honetan lurrartzen joan naiz pixkanaka euskal lur honetan. Esperientzia nigan pausa dadin goxo. Asko idatzi dut eta poema-liburu bat osatu dut: A POET IN MACEDONIA. 

Ez dut bertako poetekin batera ikus-entzunezkorik egin, nahiz eta zenbait poeta ezagutu eta elkarlan posible baterako konpromisoa adostu: AN ANTHOLOGY OF BASQUE POETS IN MACEDONIAN.

Bizkarzorroa esperientziz kargaturik itzuli naiz etxera, eta 1.500 denarrekin diruzorroan aberats sentitu naiz, beharbada itzuliko naizen esperantzarekin bihotzean. MAYBE, SEE YOU SOON BECAUSE IF MY MIRACLE WILL BE REAL, I PROMISE TO ST KLEMENT OF OHRID THAT I WILL COME BACK. Even if my flatmate Jan Minno asked me if I really believe in miracles and I couldn’t answer rationnally, in this moment of my life that my heart is broken I need to believe in miracles. Anyway, LIFE IS ALWAYS A MIRACLE !

Mirari bat eskatu dut

mirarien gune sakratuan

Ohrid-eko San Klementeren hilobiaren aurrean.

Ene fede osoz irudikatu dut

amets edo mirari hori

Ohrid-eko lakuaren ikuspegi ederrena dut

aurrean

gotorlekuaren azpian.


 

PRIATOR.

IKUSI ARTE.

Itzuleran kafea gure indarra da

gure erritua

gure pasioa.

Kafeak gidatzen gaitu

eta inspiratu.

Zein azkar pasatzen den denbora! ...

eta nik ez dut batere gogorik

euskaraldian ezta herri-galdeketan murgiltzeko...

ene bihotzak zoriontsu izan nahi du soilik, bere maitearekin...

ene maite galduarekin denbora galdua bezala...
hemen nago "amodioaren hiriburuan"...

Mazedoniako "argiaren hiritik" iritsi berria…

malenkoniatsu, arrats behera honetan…

hausnarketan

hegazkinaren zain.

Maitearen zain.

Itxarongelan.