en fy eu mk sl ga

Ainara Maia Urroz

2018-09-22 09:45 — Bitola, Macedonia

Manaki Film Festival

CLAUDIA CARDINALE etorriko omen da Bitola-ra, urteroko Manaki zinema-jaialdira. Hala DIO Mazedoniako lagunak, eta nik argazki bat nahiko nuke Claudiarekin. Jaialdirako prestaketa-lanetan ari dira hirian, baina oraindik ez dute alfonbra gorririk jarri.

Claudia mitikoarekin argazki bat atera nahi nuke, eta gero banoa nire ametsak egitera eta gauzatzera, zeluloidetik at. Udazkenean sartu gara eta udaberriko ametsak erein nituen aspaldi, eta uda, hura jin gabe iragan da eta bihotza xangrinaturik, Larrazkenean sartu gara.

Ai, larrazkenean jin baledi! 

Larrazkenean jin baledi berriro ere, 

beharbada azaroan, 

udazkena bat-batean bilaka leidin udaberrri!

bedatsean ametsak egia izan daitezen...

Alfonbra gorria zapaldu nahi luke infernura joanen den poeta honek! 

This poet would like to walk in the red carpet, this poet who will go to the hell because she is a poet, and she writes poems, some of them crazy ...