en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2016-01-25 12:00 —

Kocho Trajchevski Donostian izango da uda aurretik

Mazedoniako "Beste hitzak–Other Words" hautaketa batzordeak Kocho Trajchevski idazlea aukeratu du, sei hautagairen artean, lehen egonaldia egiteko. Bitola hirikoa da Kocho, eta autoedizioaren bidea urratu du orain arte. Zientzia-fikzioko sail arrakastatsu bat argitaratua du, ingelesez argitaratu ere. Halaber, Manuscript elkarteko sortzaileetako bat da, Mazedoniako idazle hasi berriei laguntzen dien elkartea, hain zuzen ere.

Zientzia fikzio militarra eta opera ditu gogokoen, baina fantasia, autobiografia eta poesia ere jorratu ditu, zutabegile lanekin batera.

Donostiako egonaldia apirilaren 16tik ekainaren 16ra bitartean gauzatuko da.