en fy eu mk sl ga

Ainara Maia Urroz

2018-09-26 17:03 — Bitola, Macedonia

Izarren artean

Maitasunari eta feminitateari buruzko poesia ezin ahaztuzkoak dira, poetak maitaleari idatzitako gutunak edo otoitzak ezin ditut ahaztu; maitasunezko ekintzaren durunda-hotsa eta horren ondoren samintasuna, egunerokotasuna eta emakumearen ahultzea eta aldi berean gizonaren gainetik dagoela adierazten dute euren hitzek. Hemen dago maitasun garbia, oinarrizkoa, eta iraganera kondenatua; sortaldeko hiri gordin eta latza, musikaren alaitasunak eta arropa zikinak inguratzen dute. Maitasun-protestaren ondoren makurtua diskurtso umilean eguneroko hitzak erabiliz.

Eta hara non bat-batean, hiriaren erdian kultur etxea eta antzokia neoizko argiz eta alfonbra gorriz apaintzen dutela ikusten dudan. Ekialdeko hiri zikina glamourrez estaltzen da, eta lehenago ziren eraikin vintage-ak modernotzen dira: Claudia Cardinale Special Golden saria jasotzera dator!

Bere laurogei urte baikorrekin eta urteek ongi jarri dizkioten zimur guztiekin iazko bere azken filma aurkeztu zuen atzo Bitola hego-ekialdeko antzokiko areto nagusian: Nobili bugie, nobleek gezurra diote alegia. Komedia italiar ero samar eta arin bat... azken batean bizitzan ezer ezin da aurrez ikusi, eta segurua den gauza bakarra heriotza da; beraz, Cardinale-ren izarraren arrastoari jarraitzea erabaki nuen, ez garai bateko sex-symbol hura oroituz, baizik eta bere apaltasunaren handitasuna miretsiz.

GOLDEN CAMERA 300 URREZKO KAMERA SARIA

ROGER DEAKINS

Antzokiko areto txikia gainezka. 

Ni kazetari baten moduan, 

kamera eskuetan BERRIA harrapatu nahian

BERRIAko bidali bereziaren gisa. 

Erronka berri bat niretzat: kazetari-lana. 

Zinematografoak ezagutzera ematea garrantzitsua deritzo Roger Deakins ingeles kamerak, eta horregatik goraipatzen du Bitolako 39. zinematografoen zinema-jaialdia. Era berean, garrantzitsua artistak etxean egitea, nahiz eta gero atzerrira joan behar izan lan egitera. 

Ezin esan dezakegu inoiz gauza bat ongi dagoen eta bestea gaizki; denera moldatu behar da. Artistak jakin behar du errealitatetik haratago, poesia harrapatzen, eta hori maite du Roger Deakinsek gehien, superprodukzioak baino gehiago, gauza eta esperientzia berriak. Maite ditu pertsonaia gaiztoak, gizakia bere gordintasunean erakusten dutelako, naturalago. 

I suggested that I'm unrealistic outside the window. 

Post-produkzioko lana errazten badute ere teknologia berriek, ordenagailuan edozer egin daitekeelako eta dena posible delako arriskutsua zaio, lortu nahi den errealitatea aukeratzeko zailagoa da, paradoxa badirudi ere.

Esperientzia errealak lortzeko bidaiatzea da onena, eta arriskutsua da konplikatzea, sinpletasunean baitago gakoa. Simplicity is the nature, sinpletasuna naturala denez, ahalik eta minimalisten egiten saiatu behar dugu, zooming into the picture and run away, blade runner! 

AIRE!

Bizitza ez da amets bat,

amets bat bezalakoa da bizitza

begi-kliska bat.