en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2016-11-24 11:00 —

Home away from home?

Ekitaldi publiko batekin emango dio amaiera Bart Kingma frisiar idazleak Euskal Herrian egin duen literatur sorkuntzarako egonaldi aberasgarriari.

"Etxetik urrun: ni eta nire hizkuntza txikia. Etxetik at: bera eta bere hizkuntza txikitua.

Etxean sentitzerik ba ote? Zein bidelagun behar? Musika? Literatura?"

Horra Maite Larburu euskaldunak eta Bart Kingma frisiarrak hizpide izango dituzten kontuetako batzuk. Nork bere ikuspegitik, nork bere tresnak erabiliz.

Garoa Kultur Lab-en izango dugu Kingma eta Larbururen arteko elkarrizketa entzuteko aukera. Azaroaren 30ean, arratseko 19:00etan hasita.