en fy eu mk sl ga

Ainara Maia Urroz

2018-09-21 09:45 — Bitola, Macedonia

HERAKLEJA MAZEDONIA DA

Atzo, aski egun kulturala izan genuen BH/OW-eko idazleok, eta antzinako hiri eratura joan ginen oinez, Herakleja-ra, Kristo aurreko IV-V mendean eratu zuen hiria Filipe IIak, Alejandro Handiaren aitak.

Bidean hilerri batean sartu ginen, eta 1912-1918 gerran hildakoen oroimenez eratutako hilerri handi batean barneratu ginen. 

handik atera ginen, eta kapera ortodoxo batekin topo egin genuen: 

hantxe itxaroten gintuen Antoniok, Little Toni lagunentzat eta kapera ortodoxoan argazkirik ez ateratzeko esan digu bere ingeles mazedoniarrean. Hitz egiteko gogoz zegoen, eta kaperari, erlijioari eta Mazedoniari buruz hitz egiten digu: 

politika is corrupted. Politika is nothing,

but heart and faith is the most important”.

Greziarrek beretzat dute Mazedonia, baina mazedoniarrek berezkoa dute Mazedonia,

BIHOTZEZ ETA FEDEZ.

Giroa bero dago Mazedonian, hemendik gutxira erreferenduma egingo baita Mazedonia hitzaren inguruan. 

Bihotza bor-bor, edozein unetan eztanda egiteko zorian.

Burutazio horiekin sartzen naiz halako batean

Herakleja antzinako hiriaren hondakinetan:

Alejandro Handiaren aitak eratu zuen hiria K.a. IV mendean; ez erromatarrek, ez greziarrek euren boterearekin,

baina Mazedoniako hiria bere gain sortu zen,

ez inoren menpe,

POLITIKAK EZ BAITU TOKIRIK

BIHOTZA ETA FEDEA DAGOEN TOKIAN.

Bihotza non, gorputza han,

gorputza hemen, bihotza dut han.

Politika gutxiago eta poetika gehiago,

gure txikitasunaren handitasuna erakusteko?