en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2018-05-10 09:00 —

Heldu da bosgarren deialdia

Deialdi honetan, papiamentu hizkuntza erabiltzen duen idazle bat aukeratuko dugu, hori baitugu 2018ko hizkuntza gonbidatuetako bat. Idazle hautatuak zortzi aste emango ditu Irlandan, Focail Eile taldekideen babesean. Egonaldia udazkenean izango da, iraila eta azaroa bitartean.

Papiamentu hizkuntzak 300.000 erabiltzaile inguru ditu. Holandarren Antilletan erabiltzen da, eta Antilla Txikietan nagusi da. Aruban zein Curaçaon hizuntza ofiziala da, eta Bonairen ere gobernuaren aitortza dauka. 

Papiamenturen oinarrian portugesa dago, eta gramatika zein hiztegi osagai batzuk Afrikako hizkuntzetatik eratorriak dira. Espainieraren eragina ere nabarmena da, eta Amerikako jatorrizko hizkuntzetako terminoak ditu, ingelesekoekin eta nederlanderakoekin batera. Portuges eta espainiar hiztunekin elkar ulertzeko gai dira papiamentu hizkuntzaren erabiltzaileak.

Adibide gisa, papiamentuz idatzitako pasarte bat ekarri dugu lerro hauetara. Moises Frumencio da Costa Gomezen (Holandarren Antilletako lehen agintaria izan zenaren) hilobian daude jasota honako hitz hauek:

"No hasi ku otro loke bo no ke pa otro hasi ku bo" ("Ez ezazu hartu hurkoa berak zu hartzea nahi ez duzun moduan.")

Ikus deialdia honako esteka honetan:

https://drive.google.com/file/d/1kylM8vXfeLh0CaKjmN-uKFH4pctG7F-F/view?usp=sharing​

Idazleek bete beharreko fitxa hemen dago eskuragai:

https://drive.google.com/file/d/1QUZRbGC4HElEu3hYBAFYQ5f0-BKEMLTR/view?usp=sharing