en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2018-04-01 20:00 —

Aurtengoa ere ezagutu dugu bada!

Azken azoka eguna bitxia izan ohi da…

  

(Editore) Profesional gehienak alde eginda, stand asko erdi hutsik egoten dira.

Eta ikuskizun harrigarria errepikatzen da urtero, "bestelako profesionalen lasterketa" izendatu duguna. Erosketak egiteko gurpildun poltsa hartu, eta aurkitzen duten guztia sartzen dute bertan: liburuak, katalogoak, afixak, jostailu txikiak… Parean egokitzen zaien guzti guztia!!!

(Gu, pozik, euskal editoreen liburuak Euskal Herrira bueltan bidaltzea lortuko baitugu aurten ere. Ederki kostata, ez pentsa…)

Jakinminez gainezka, "bisitari" berezi horietako bati galdetu ere galdetu genion, ea zer egiten duten liburu horiekin guztiekin (batik bat, irakurtzeko gai ez diren hizkuntzetan idatzita egoten direlako). Erantzuna, jakina, ondo prestatuta zeukaten: "Haurtzaindegiko maisu-maistrak gara, eta Italiako eskola guztiak pobreak dira".

Hamaika ikusi eta entzuteko jaioak gara…

Halako pasadizo bitxiak gora behera, liburu azoka atsegina da Boloniakoa, eta datorren urtean itzultzeko ahalegina egingo dugu.