en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2017-01-24 13:50 —

Enbaxadore onenak, gure idazleak

Cathal Poiteirren hitzak entzunda,  gustu handiz ekarri dugu gogora gure proiektuaren mamia.

Radio Si esloveniar irratiaren webgunean honela aurkezten da Nire bizitza, nire musika (My Life, My Music) saioa:

"Egungo kazetaritzak aukera gutxi eskaintzen ditu gure gizarteko kideen bizitzan sakontzeko. My life, My Music saioak elkarrizketak aireratzen ditu, eta patxadaz azaltzen saiatzen da gonbidatuak nola bete dituen bere helburuak, eta zeri ematen dion garrantzia. Elkarrizketatuek aukeratutako zortzi kantu bidelagun hartuta, aniztasun handiko bidaietan barneratzen da irratsaioa, era eta arlo guztietako gonbidatuak protagonista."

Chris Wherry kazetariaren gonbitari erantzunez, Cathal-ek Beste hitzak–Other Words ekimenaren berri eman die esloveniar entzuleei, eta irlandar musika entzuteko parada eskaini.

Elkarrizketa ezin atseginagoa, inork huts egin behar ez lukeena…

http://radiosi.eu/shows/my-life-my-music/article/Cathal-Poiteir/

Go raibh maith agat, Cathal. Mariborren idatzi dituzun monologoen zain gauzkazu!