en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2017-05-05 17:00 —

Gerard de Jong Donostiara iritsi da

Asteazkenean maletak hustu eta Pasaiako bazterrak (Pasai Donibanekoak, zehatzago esanda) ikusi ondoren, Donostiako erdigunera heldu zen Gerard ostegunean, maiatzaren 4an.

Beste hitzak–Other Words bulegora joan beharra zegoen lehen egunean, Victoria Eugenia antzokira, alegia. Helburuak ere argi zeuden: alde batetik, proiektuaren koordinatzaile nagusia, Imanol Galdos Irazabal, ezagutzea; bestetik, datozen zortzi asteotako agenda zehatz mehatz aztertzea.

Jaime Otamendik, proiektuko bazkide liderra den Donostia Kulturaren zuzendariak, ongietorria egin zion gure idazle gonbidatuari; baita Jaione Askasibarrek ere, erakundearen Komunikazio ataleko buruak.

Eskerrik asko harrera beroagatik, eta bildts hizkuntzaren ordezkariari laguntzeko prestutasunagatik.

Orain guri dagokigu, Gerard, jarrera horri ahalik eta etekin handiena ateratzea, baita erronkari heltzea ere!