en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2017-06-09 11:45 —

Gerard de Jong-en ekitaldi nagusia, ekainaren 13an
"Elur gainean txori hanka arinak" solasaldia Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian izango da, arratseko 19:30ean hasita.
Saio interesgarria prestatu dugu, eta luxuzko partehartzaileak gonbidatu: Iñigo Astiz idazle eta kazetariaren gidaritzapean, De Jong-ekin batera arituko dira Eider Rodriguez idazle eta unibertsitateko irakaslea eta Juan Luis Zabala idazle eta kazetaria.
Hizkuntza eta literatura hartuko dituzte hizpide, hizkuntza txiki eta gutxituen ikuspegitik nagusiki.
Hizlariek ingelesa eta euskara erabiliko dute (bildts hizkuntza ere entzutea espero dugu, noski!), eta aldibereko itzulpen-zerbitzua egongo da: euskaratik gaztelaniara eta ingelesera, eta ingelesetik euskarara eta gaztelaniara.
De Jong-en egonaldia biribiltzeko ekitaldia izango den esperantzan, literaturzale eta hizkuntza zale guztiak gonbidatu nahi ditugu Ernest Lluch-era.
Hona hemen ekitaldiaren berri emateko prestatu dugun txartela.