en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2016-10-20 17:45 —

Frankfurteko azokan dena ez da izaten liburuak erakustea

Inguruko standetara hurbiltzea ere egokitzen zaigu; esate baterako, gaur eguerdian lankide katalanek eurena ofizialki zabaldu dutenean.

Urtez urte bisitan etortzen zaigun jendeari ongi etorria egiteko aukera ere izaten da: Ingo Niebel alemaniar kazetaria, euskal gaiak maiz eta sakon jorratu dituena (ikus Other Words enara haren paperen artean).

Edota Joan Carles Girbés valentziar editorea, Euskal Editoreen Elkarteko Ana Urrestarazurekin hainbat azoka ikusitakoa.

Horra bigarren eguna amaitzeko pilulatxoa… Bihar gehiago? Ahal badugu bai behintzat!