en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2017-12-04 19:00 —

Euskararen nazioarteko eguna Pasai Donibanen

"Mintzodromoa" eginez ospatu genuen, San Juandarrekin batera.

Hotz handia egiten bazuen ere, ateri eutsi zion. Hala, pozik jardun genuen, bi ordu luzez, entzun nahi zuen guztiari "Beste hitzak–Other Words" proiektuari buruzko azalpenak ematen. Baita Irlandari eta irlandar hizkuntzari buruzkoak ere. Munduko eta Europako beste hizkuntza txiki eta gutxituak ez genituen ahaztu, eta gure irlandar idazleari buruz ere gustura aritu ginen.

Jende saiatua, zalantzarik gabe, Pasai Donibanekoa. Eta gonbidatu are saiatuagoa, euskalduntzeko bidean den Colm irlandarra. Udaletxe zaharreko balkoitik eguneko ospakizunei buruzko manifestuaren zati bat irakurri zuen, dotore irakurri ere.

Bejondeizula, Colm, zortzi asteotan euskaraz ahalik eta gehien hitz egiteko egin duzun ahaleginarengatik. Biziki estimatzen dizugu.