en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2018-07-23 18:30 —

Elvira Bonafacio, 2018ko papiamentu idazle gonbidatua

Beste Hitzak–Other Words ekimenaren hautaketa batzordeak, 2018ko uztailaren 16an eta 17an egindako bileretan, Elvira Bonafacio aukeratu du 2018ko iraila eta azaroa bitartean Irlandan literatur sorkuntza egonaldi bat egiteko.

Hamasei proiektu aurkeztu dira bosgarren deialdian, "papiamentu" hizkuntza erabiltzen duen idazle bat hautatzeko antolatu den honetan; papiamentu baita 2018ko hizkuntza gonbidatuetako bat.

Hautaketa batzordea honako kide hauek osatu dute:

–     Imanol GaldosOther Words-en koordinatzaile nagusia.

–     Diana Domacassé-Lebacs, Curaçao-ko idazle eta literatur aditua.

–     Nanelia Walfenzao, papiamentu hizkuntzaren inguruko aholkularia.

–     Idoia NobleOther Words-en zuzendari artistikoa.

Hautaketa batzordeak proiektu irabazleari buruzko iruzkin hau kaleratu du:

"Ukitu epikoa duen saiakera interesgarria, mutiko baten ikuspegitik landua. Proiektuak, aurkeztu den moduagatik, gerora liburu forma hartzeko aukera bermatzen du. Bestalde, mutikoaren ikuspegia aukeratzearen ondorioz, ez da kultur aniztasunaren eta identitatearen inguruko azterlan tekniko hutsa izango.

Bonafaciok, "Identitatea eta aniztasuna" literatur ekintza gisa ulertzen duenez, litekeena da lan hori istorio edo narrazio bihurtzea, baina baita antzezlan ere, ziurrenik monologo.

Proposamen honek erabat betetzen ditu Other Words ekimenaren helburu nagusiak. Arreta papiamentu hizkuntzan jartzeaz gain, idazleak lortuko du irakurlea (edo ikuslea) beste arlo batean murgiltzea; hain zuzen ere, gutxiengoek aniztasun egoera batean identitatea nola bizi duten ulertzea. Eta hori guztia hizkuntza borrokalari bat tresna hartuta egiten saiatuko da."

Beste hitzak–Other Words egitasmoak hedadura urriko hizkuntzetan idazten duten autoreentzat Europan sorkuntza egonaldien zirkuitu bat osatzea du helburu, zenbait herrialdetako bazkide sarearen bitartez.

Honako erakunde eta elkarte hauek osatzen dute Other Words taldea: Donostia Kultura (Euskal Herria), Foras na Gaeilge (Irlanda), Association for Contemporary Art X-OP (Eslovenia), Youth Forum Bitola (Mazedonia) eta Ljouwert/Leeuwarden 2018 (Frisia, Herbehereak).

Beste Hitzak–Other Words ekimena 2015etik 2019ra bitartean gauzatuko da.