en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2017-03-21 11:45 —

Ekaitz Goienetxearen lana, frisieraz irakurgai

Janneke Spoelstrak prestatu du "2051 Utopia iragan" narrazioaren hirugarren itzulpena: "2051 Foarby Utopia".

Proiektuaren bidelagun baliotsu bihurtu da, zalantzarik gabe, Janneke Spoelstra, eskarmentu handiko itzultzailea eta frisiar hizkuntzaren akademiako kidea (https://www.fryske-akademy.nl/oer-us/bestjoer-en-organisaasje/). Haren lanari esker, Goienetxearen testua, Beste hitzak–Other Words proiektuaren baitan argitaratu zen lehena, eskura daukate frisiar irakurleek Oare Wurden atalean.

Ikus frisiar itzultzailea (ezkerretik hasita bigarrena), Other Words-eko kide esloveniarra, irlandarra eta frisiarra alboan dituela.

Milesker, Janneke. Eskerrik asko, Syds. Ea laster heltzen den gure uzta oparoaren hurrengo alea!