en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2015-12-23 12:00 —

Ekaitz Goienetxea Esloveniara joango da udaberrian

"Beste HitzakOther Words" programaren epaimahaiak, 2015eko abenduaren 21ean eginiko bileran, Ekaitz Goienetxea bermeotarra aukeratu du literatur sorkuntzarako programaren lehen egonaldia egiteko.

Ekaitz Goienetxeak Eslovenian egingo du egonaldia, 2016ko martxoaren 14tik maiatzaren 15era. Guztira bost proiektu aurkeztu dira lehen deialdi honetan, eta epaimahaiak proiektu guztien maila ona azpimarratu du. 

"Beste hitzak–Other Words" egitasmoak hizkuntza gutxituetan idazten duten idazleentzat Europan sorkuntza ­egonaldien zirkuitu bat osatu nahi du, hainbat herrialdetako bazkide sarearen bitartez. Donostia 2016k eta Donostia Kulturak bultzatutako Other Words ekimeneko kide ondorengo herrialde hauek eta erakunde/elkarteak dira: Donostia Kultura eta Donostia 2016 (Euskal Herria), Foras na Gaegile (Irlanda), Association for Contemporary Art X-OP of art operators and producers (Eslovenia), Youth Forum naMladi (Mazedonia) eta Ljouwert/Leeuwarde 2018 (Frisia, Herbehereak).

Beste hitzak proiektua 2016­–2019 tartean egingo da.