en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2017-02-11 20:30 —

Bilera aurreko ekitaldia Dublinen

Other Words-eko lantaldea gonbidatu dute 2017ko bazkide-bileraren bezperan egingo den prosa eta poesia irakurraldira.

"The Mansion House" egoitzan egingo den literatur ekitaldiaren antolatzaileetako bat Réaltán Ní Leannáin da, Beste hitzak–Other Words ekimenean parte hartu zuen lehen irlandar idazlea. Proiektuaren ordezkariak hirian izango zirela jakitun, gonbit berezia luzatu zien Focail Eileko kideen bitartez.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara, Irlandako (Áine Ní Ghlinn, Biddy Jenkinson, Ciara Ní É, Lisa Nic an Bhreithimh, Katie McGreal, Áine Durkin, Pauline Nic Chonaonaigh, Réaltán Ní Leannáin), Frisiako (Janneke Spoelstra) eta Euskal Herriko (Idoia Noble) emakumeen ahotsak entzungo dira martxoaren 8an Dublingo alkatearen egoitza ofizialean.

Foras na Gaeilge Fundazioa izango da ekitaldiaren babeslea.

Argazkiak Réaltán Ní Leannáin's blogetik (Turas Ailse) hartu ditugu.

http://turasailse.blogspot.com.es/2017/01/la-idirnaisiunta-na-mban-2017.html