en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2017-02-22 21:30 —

Bildts, proiektuko lehen hizkuntza gonbidatua

"Bildts" hizkuntza hibrido bat da, nederlandera eta frisiera oinarri dituena. Frisiako Het Bildt udalerri ia osoan hitz egiten da. Hamaseigarren mendetik aurrera garatu zen, Saxoniako George Dukeak hala aginduta, itsasoari lurra kentzeko lanak abiatu zirenean. Hori lortzeko, Holandako, Seelandiako eta Brabanteko hainbat langile Frisiara abiatu ziren, eta euren dialekto behefrankoniarrak frisiar hizkuntzarekin nahastu ziren. Eztabaida handia dago zein hizkuntzak eragin zuen besteengan, eta bildts kreole hizkuntza dela ere esan izan da.

Frisiar Hizkuntz Akademiak egindako azterketen arabera, frogatuta geratu da bildts hizkuntza bat dela, eta ez dialektoa. Hala ere, Erregio edo gutxiengoen hizkuntzen Europako kartan txertatzeko eskaera atzera bota berri du Estatu Ministerioak 2016ko abenduan.

Bildtsera honako hiri hauetan hitz egiten da: Sint Annaparochie (Bildts: St.-Anne), Sint Jacobiparochie (St.-Jabik), Vrouwenparochie (Froubuurt), Oudebildtzijl (Ouwe-Syl), Westhoek (De Westhoek) eta Nij Altoenae. 1984az geroztik Het Bildt udalerrian kokatuta dagoen Minnertsga herriko biztanleek ez dute bildtseraz hitz egiten, mendebaldeko frisieraz baizik.

Azken datuen arabera, 6.000 lagun inguruk erabiltzen dute bildts hizkuntza egunerokoan.