en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2017-02-13 13:20 —

Bi lan berri "Sorkuntza lana" atalean

Esloveniar idazleei ere heldu zaie Other Words-en webgunean argitaratzeko txanda.

2016ko bigarren deialdia egiterakoan, Druge besede-ko esloveniar ordezkariek erabaki zuten egonaldia erdi bana egiteko aukera eskaintzea Peter Tomaž Dobrila eta Zdravko Duša idazleei. Horren emaitza dira eslovenieraz eskuragarri jarri ditugun lanak. Aurki ingelesez irakurtzeko gai izango garelakoan, noski, testu horiek euskarara, irlanderara, mazedonierara eta frisierara ekartzea helburu.  

Peterrek abuztua eman zuen Bitolan, Macedoniako bigarren hirian. Bertan, bi narrazio idatzi zituen, Migam, torej sem eta Migracije pod nebom 21. stoletja. Horrez gain, Mariborren gehien irakurtzen den egunkarian, Večer izenekoan, Donostia 2016 kultur hiriburutzari buruzko artikulu bat argitaratu zuen.

Zdravkok, berriz, 2016ko irailean ondu zuen bere sorkuntza lana, Bitolako egonaldiaren bigarren zatian. Pokrajina med bitkami du izenburu, eta laster, 2017ko otsailea amaitu baino lehen, literatur lan zabalago baten atal gisa argitaratuko da.

Dobrilaren testu bilduma nahiz Dušaren literatur lana eskuragai daude, jatorrizko esloveniar bertsioan, "Sorkuntza lana" atalean.