en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2018-07-26 12:25 —

Beste hitzak proiektuko seigarren deialdia

2018ko irailean, euskal idazle batek Mazedoniako bidea hartuko du, Beste hitzak–Other Words ekimeneko ordezkari gisa. Literatur lan bat ontzeko helburuarekin, zortzi aste emango ditu Bitola hirian.

Zer da Beste hitzak–Other Words deialdia?

Europako zenbait hizkuntza komunitate txiki edo/eta gutxituen arteko literatur trukerako sarea da Other Words. Urtean komunitate bakoitzeko bazkide banak bi idazle hautatzen ditu Europako beste bi lurraldetan egonaldiak burutzeko; eta beste lurraldeetatik datozen bi idazleri harrera egiten die. Egonaldi horietan sortzen diren lanak komunitate parte hartzaileen hizkuntzetara eta ingelesera itzultzen dira, eta webgunean zein paperean zabaltzen.

Irlanda, Mazedonia, Eslovenia, Frisia eta Euskal Herria dira parte hartzen duten lurralde zein herrialdeak. Proiektuaren Euskal Herriko ordezkari ofiziala, eta bazkide liderra, Donostia Kultura da; halaber, DSS2016EU Fundazioa, Euskal Idazleen Elkartea eta beste zenbait eragile bidelagun ditu programa aurrera eramateko.

Zein dira proiektuaren helburu nagusiak?

  • Hizkuntza gutxitu eta txikietan idatzitako literatura ohiko mugez gaindi ezagutarazten laguntzea.
  • Hizkuntz aniztasunaren balioa azpimarratzea, arreta berezia jarriz hizkuntza gutxitu eta txikietan, eta itzulpenaren zereginean.
  • Literatur sistemaren prozesu osoa ikusaraztea, eta bertako eragileen (idazle, itzultzaile, antolatzaile…) lana publiko zabalari ezagutaraztea.

Zer hautatuko da?

Euskaraz idatzitako literatur proiektuak hautatuko dira, idazle bakarrak zortzi astetan sor dezakeen testuan gauzatuko direnak.

Deialdiaren baitan onduko den testu horrek nolabaiteko unitatea izan beharko du, unitate hori beste proiektu zabalago baten parte izan arren (nobela baten kapitulu bat, narrazio bat...). Betiere, deialdi honetan ezartzen diren baldintzekin bateragarria izan beharko du.

Zein dira epeak?

Proiektu proposamenak helarazteko epea 2018ko abuztuaren 24an amaituko da, gaueko 23:59an.

Egonaldia 2018ko irailaren 17a eta azaroaren 12a bitartean garatuko da.

Zein prozedura jarraituko da?

Hautagaiek deialdiaren argitalpenetik abuztuaren 24a arteko epea izango dute proposamenak aurkezteko. Proiektu bat proposatzeko bi bide daude:

Posta elektronikoa: beharrezko agiriak donostiakultura@donostia.eus helbidera bidaltzea, ohiko formatu informatiko batean (.pdf, .odt, .doc).

Posta arrunta: beharrezko agiriak, gutun ziurtatu bidez, hona bidaltzea: BESTE HITZAK-OTHER WORDS proiektua. Donostia Kultura. Erregina Erregeordearen kalea, 8. 20003 Donostia.

Balorazio Batzordearen hautaketaren berri emango da www.bestehitzak.eus, www.otherwordsliterature.eu eta www.donostiakultura.eus webguneetan, prentsa-ohar bidez eta onuradunei, eman duten helbidera zuzenduz.

Non aurki daiteke informazio osagarria? 

·              www.bestehitzak.eus

·              www.otherwordsliterature.eu

·              www.donostiakultura.eus

Nola argitu zalantzak?

Telefonoz, 943 481150 zenbakian.

Ikus, beheko estekan, deialdiaren testu osoa:

https://drive.google.com/open?id=1PzGilZBhsvhcB_cyWXQJEL_3Gzkd73gx

Eta idazleek bete beharreko fitxa:

https://drive.google.com/open?id=1vBomuvn-Ed3jbqSEHjKMKJIshnN-s6eR

Irudia: experience-macedonia.com