en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2019-08-04 17:40 —

"Beste hitzak idazleak", hizketan ere iaioak

Bi ordu inguruko saioa eskaini zuten, Pasai Donibaneko Kulturgunean.

Nork bere bizipenen berri eman, egonaldietako irudiak erakutsi, blogeko zenbait testu errepasatu, bertaratutakoen galderei erantzun… Denerako prest eta gogotsu agertu ziren Ekaitz Goienetxea Cereceda, Eneko Aizpurua Urteaga eta Ainara Maia Urrotz. Yoseba Peñak ere, bideo bidez, aletu zituen ekimenaren ezaugarri onak zein hobetu beharrekoak. Beatriz Chivite Ezkietak, berriz, egun bizileku duen Londres hiritik aspaldi bidalia zuen agur bero bat, taldekide zein ikusleentzat.

  

Xehetasunak xehetasun, lau urteko ibilbide aberasgarria txalotzeko parada izan genuen uztaileko azken ostiralean; eta ados jarri ginen Beste hitzak–Other Words proiektuak bigarren aldi bat merezi duela adierazteko.