en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2016-03-23 10:00 —

Beste hitzak–Other Words proiektua Gipuzkoako Kale Nagusian

Plazer handia izan zen Olatz Yarza Onda Vascako esatariari "Beste hitzak–Other Words" proiektuaren hastapeneko urratsen berri ematea. Arretaz eta patxadaz entzun zituen, "Gipuzkoako Kale Nagusia" irratsaioan tarte zabala eskainiz, literatur egonaldiak antolatzeko sortu den Europako sarearen inguruko xehetasunak.

Idoia Noble, proiektuaren zuzendari artistikoa, estudioan zela, Ekaitz Goienetxearen zuzeneko partehartzea bideratu zuten teknikariek; eta, denei esker, hamabi ordu lehenago Sloveniako Maribor hirian egin zen poesia irakurketaren berri jaso genuen, besteak beste.

Donostiak Kulturak eta Donostia 2016k sustatutako proiektuaren zutabe nagusiak azaldu ondoren, laster batean itzultzeko gonbidapena jaso genuen, gure lehen idazle gonbidatua izango den Kocho Trajchevski lagun dugula.

Ez dugu huts egingo, eta frogatzen saiatuko gara hizkuntz "txikiak" ikusgai jartzeko ahaleginean urratsak egin daitezkeela.