en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2016-10-03 12:00 —

Beste hitzak–Other Words, Donostia 2016ren iraileko aldizkarian

Denon hitzak

Europako hizkuntza txikiak, beraien literatura eta hiztunak bata bestearengana hurbiltzeko helburuarekin jarri zen abian Beste hitzak egitasmoa. Urte osoan zehar, parte hartzen duen hizkuntza-komunitate bakoitzak –Eslovenia, Mazedonia, Irlanda, Frisia eta Euskal Herria– bi idazle bidaliko ditu sareko beste herrialde batera, eta bi hartuko ditu. Idazle bakoitza deialdi ireki baten bidez aukeratuko da, eta zortzi asteko egonaldia egingo du.

Euskal Herriko Ekaitz Goienetxea idazleak Esloveniako Maribor hirian egin zuen egonaldia, eta Viktor Jakimovski mazedoniarra Euskal Herrian izan zen. Udazkenean, beste euskal idazle bat aukeratuko dute antolatzaileek Irlandara joan dadin, eta Frisiako idazle bat Euskal Herrira etorriko da. Literaturarekin zerikusia duten hainbat jarduera publiko egingo dituzte idazleek.

Proiektuko ordezkari Idoia Nobleren esanetan, "Ekaitz Goienetxearen egonaldia bikaina izan zen, oso ondo egokitu baitzen han eskatu ziotenera; han eskatzen zizkioten gaietaz hitzaldiak eman zituen, besteak beste".