en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2018-06-04 15:00 —

Beste hitzak ekimenaren deialdia, Curaçaoko prentsan

Papiamentuko idazle bat aukeratzeko deialdi publikoa maiatzaren 23an argitaratu zen Karibeko prentsan.

Nanelia Walfenzaok, aspaldi Donostian bizi den Curaçao uharteko ordezkariak, Beste hitzak–Other Words proiektuaren gonbidapena azaldu die jaioterriko hedabideei: eskoziar gaelikoarekin batera, papiamentu gure hizkuntza gonbidatua izatea nahi dugu 2018an.

Lehiakide egokia aurkitzeko prozesua abian da, eta ekainaren 25a bitartean jasotzen diren proposamenak aztertuko ditugu. Idazle hautatuak aurtengo udazkenean Irlandan zortzi asteko egonaldia egiteko aukera izango du, eta bertan literatur sorkuntza proiektu bat ontzeko.