en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2017-03-01 07:51 —

Bernardo Atxaga eta itzulpena

Hauek dira Beste hitzak–Other Words ekimenaren helburu nagusiak:

  • Hizkuntza gutxituetako literaturari nazioartean zabaltzeko aukera eskaintzea.
  • Hizkuntza aiztasunari garrantzia ematea.
  • Literatur sorkuntza prozesuak ikustaraztea.
  • Agerian ez dauden gaiak, ikuspegiak eta gizarte sektoreak ikustaraztea.
  • Hizkuntza gutxituen arloko literatur eragileen elkarlana gauzatzea.

Agerikoa da horiek guztiak betetzeko itzulpenak daukan garrantzia. Horregatik espresuki aipatzen dugu proiektuari buruzko dokumentu zein azalpenetan:

"Itzulpenak: egonaldietan sortutako testuak bazkide guztien hizkuntzetara itzuliko dira, baita ingelesera ere. Era horretan, "beste hitzak" eta "besteen hitzak" gureganatuko ditugu."

Bilbo Zaharra Forumek antolatutako ekitaldia Euskaltzaindiaren egoitzan izan zen. Bertan, Bernardo Atxagak "Itzulpena kristalezko zubi bat da" izeneko hitzaldia eskaini zuen, "Estereotipoetatik ihesi (II)" jardunaldien barruan.

Ikus bideo osoa: