en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2018-05-24 13:00 —

Bart Kingmaren dokumentala prest dago!

Eta "Bartelje", frisiar bertsolaritza, harekin batera sortu da.

Kingmak bertsolaritzari buruz ondu duen ordu erdi inguruko filma maiatzaren 18an estreinatu zen, Leeuwarden-Fryslan 2018 kultur hiriburutzak hizkuntz aniztasunari eskaini dion aretoan; MeM ("hizkuntzen egongela") izenekoan, alegia.

Eta, jakina, leku ezin egokiago horretan bertan izan zuten aukera frisiar ausart batzuek Bartelje berrian lehen urratsak egiteko.

Hona Bart-ek Omrop Fryslan telebistarako egin duen lanaren emaitza:
https://www.omropfryslan.nl/utstjoering/fryslan-dok-fan-20-maaie-2018-1700

Eta Bartelje-ren Facebook orrialdetik hartutako irudi sorta bat, frisiarrak bertsotan ikusteko aukera ematen diguna.

Other Words proiektu taldekideek datorren uztailean ezagutuko dute, bertatik bertara, frisiar bertsolaritzaren fenomeno berria, "Euskararen Astea"rekin bat eginez, Leeuwardenen egingo baitituzte 2018ko talde-bilerak.

Ekin beldurrik gabe, Bartelje artista berriok!