en fy eu mk sl ga

Yoseba Peña

2016-12-11 17:03 — Dublin, Ireland

Baloiak arboletan

Ostiralean, bakarrik gaelikoz irakasten den eskola batera (gaelscoil) joan nintzen, Gaelscoil Bharra, Dublingo Bharra auzoan (Cabra ingelesez). Erdigunetik ordu erdira oinez, hiriko aldiri umiletako bat da eta pasieran joan nintzen; dena ez da Temple Bar eta Trinity College Dublinen :-)

Aurkezpenerako, Baloiak arboletan nire ipuina hautatu nuen, Alai Zubimendik marraztutako irudi zoragarrien laguntza daukadalako. Euskal Herrian egin ohi dudan kontaketa ingelesera neuk itzuli eta Séamus Mac Conmidhek eraman zuen gaelikora. Gelan, beraz, euskarazko esaldiak -eta antzezlana- gaelikoko irakurraldiekin tartekatu genituen eta oso ondo funtzionatu zuen. Amaiera ezin hobea egonaldirako!