en fy eu mk sl ga

Beste hitzak

2017-01-03 19:00 —

Agur, 2016, lagun zahar emankorra!

Eta ongi etorri, 2017 ezezagun ilusioz betea.

Atzera begira, arrazoi ugari daukagu amaitu berria den urtea esker onez agurtzeko. 

Paperean interesgarria zirudien proiektua errealitate bihurtu da 2016an zehar, eta urteko egitaraua osatzea lortu dugu: 10 sorkuntza-egonaldi bideratu ditugu Europako bost lurraldetan (esloveniar idazleak Irlandan eta Mazedonian izan ziren, frisiarrak Esloveniara eta Irlandara joan ziren, euskaldunak Eslovenian eta Irlandan egon ziren, irlandarrek Frisiako eta Esloveniako zenbait bazter ezagutu zituzten, eta mazedoniarrak Euskal Herrian eta Frisian egon ziren), eta hainbat ekitaldi antolatu ditugu, han eta hemen, Europako hizkuntza txikiak langai dituzten idazleek euren jatorrizko kulturen berri emateko aukera izan zezaten.

Hasierako ideia izan zuten DSS2016ko lankideak eskertzeko garaia iritsi da; eta, batez ere, Donostia Kulturan erronkari gogotsu heldu eta aurrera egin zutenei.

Plazer handia izan da lekukoa hartzea, eta 2019ko helmugara iristea dugu helburu… Mazedonia, Frisia, Eslovenia eta Irlandako bazkideen laguntzarekin, Beste hitzak taldean Europar proiektu hau ahalik eta ondoen koordinatzen jarraituko dugu, bidean zehar prozesuaren berri emanez betiere.

Lan bikaina egin duzue, Peter, Nataša, Orlagh, Roos, Syds, Alek, Marija, Ekaitz, Réaltán, Viktor, André, Cvetka, Petra, Zdravko, Marija, Cathal, Bart eta Yoseba! Milesker gure webgune ofizialean irakurgai jarri ditugun materialak sortzen laguntzeagatik.

Urte berri on, Beste hitzak–Other Words!